Katalogoa - Publicaciones
infantil etiketa duen edukia.
28/2007 foru dekretua dauka, zeinak arautzen baitu Haur Hezkuntzako lehen zikloa Nafarroako Foru Komunitatean eta ezartzen baitu zer beherkizun bete behar dituzten maila hori ematen duten ikastetxeek eta zer eduki eman behar diren.
CD honek sekuentzi didaktikoak eta jarduera ereduak jasotzen ditu. Haur Hezkuntzan, hizkuntza idatziaren irakaskuntzarako eredu eta gida modura erabili ahal izango dugu.
Garapen psikomotorra, adimenaren garapena, hizkuntzaren garapena eta garapen sozioafektiboari buruzko argibideak ematen dira. Era berean, alderdi horiek guztiak garatzeko gomendioak eta argibideak ematen zaizkie gurasoei. Marrazki erakargarriekin ilustratuta dago.
Lanerako 8 unitate jasotzen dira. Landu beharreko abestiak, jarduerak, jolasak, helburuak eta edukiak unitate bakoitzaren lezioetan zehazten dira. Haur Hezkuntzari eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloari zuzenduta dago.
Haur Hezkuntzako A ereduari dagokionez, Matematika, Gaztelania eta Euskara ikasgaien estandarrak proposatzen dira.
Haur eta Lehen Hezkuntzan ingeles hizkuntza ikasgaiari dagozkion errendimendu estandarrak jasotzen dira. Haur hezkuntzako etapa bakoitza eta haur hezkuntza bera amaitzean, ikasleek ikasgai horri buruz jakin beharrekoa laburbiltzen da, modu argi eta zehatzean.
Haur Hezkuntzako D ereduari dagokionez, Matematika, Gaztelania eta Euskara ikasgaien estandarrak proposatzen dira.

0-3 bildumako 2. zenbakia da.Tresna teknikoa izan nahi du laguntza eta orientabidea emateko Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeei beren Ikastetxeko Hezkuntza Proiektua (IHP) eta hari dagokion Proposamen Pedagogikoa (PP) itxuratzeko, Nafarroako Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautzen duen 28/2007 Foru Dekretuak ezartzen duen moduan.
2003ko martxoaren 6tik 8ra Hezkuntza eta Pertsona elbarriei buruz Iruñean eginiko biltzarrean aurkezturiko hitzaldi eta txosten guztiak biltzen dira. Biltzarreko inaugurazio eta amaiera hitzaldiak ere eskuratu ahal izango ditugu.
Haur hezkuntzarako proposaturiko ingeleseko curriculuma ageri zaigu. Horrez gain, curriculumaren edukiak ebaluatzeko proba bat eskuratzeko aukera izango dugu, CD-ROMean eta paperean.