Katalogoa - Publicaciones
matemáticas etiketa duen edukia.
Haur Hezkuntzako A ereduari dagokionez, Matematika, Gaztelania eta Euskara ikasgaien estandarrak proposatzen dira.
Lehen Hezkuntzako ikasle guztiei eginiko ebaluazioaren emaitzak jasotzen dira. Irakurmena eta ortografia gaztelaniaz zein euskaraz eta matematikak ebaluatzen dira. Ebaluazioren diseinua ere ageri zaigu. Besteak beste, erabilitako tresnak, errendimendu eskalak eta ikaskuntza testuinguruaren aldagaiak zehazten dira.
Lehen Hezkuntzako 2. eta 4. mailan Nafarroako ikastetxeetan eginiko ebaluazioaren emaitzak ageri dira. Honako ikasgai hauek ebaluatu ziren: Matematika, Gaztelania, Euskara eta Inguruaren Ezagutza.
2002. urtean DBHko 2. eta 4. mailako ikasleei egin zitzaien ebaluazioaren datuak aurkezten dira. Irakurmena eta ortografia euskaraz zein gaztelaniaz eta matematika ebaluatu ziren. Ebaluazioa egiteko askotariko aldagaiak erabili ziren.
2005eko abenduan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. eta 4. mailatan eginiko ebaluazioaren emaitzak jasotzen dira. Matematika, Gaztelania eta Euskara ikasgaiak ebaluatu ziren. Ikasgaietako probak ere eskura daitezke.
Haur Hezkuntzako D ereduari dagokionez, Matematika, Gaztelania eta Euskara ikasgaien estandarrak proposatzen dira.
Gure gizartean matematikak duen zereginari buruzko hausnarketa egin ondoren, liburuak Lehen Hezkuntzako ikasturteetan eta zikloetan hautemandako arazoak konpontzeko tailer baten eredua proposatzen digu, ikasgelan lantzeko hainbat jarduerekin batera. Halaber, CD-ROMa banatzen da askotariko jarduera eta proposamen didaktikoekin, euskaraz nahiz gaztelaniaz. Lehen hezkuntzako irakasleei zuzenduta dagoen arren, DBHko lehenengo ikasturteetarako ere baliagarria izan daiteke.
Gizarte Zientzietara Aplikatutako Matematikako ariketak eta galderak jasotzen dira, honako hiru multzo handi hauetan banatuta: Algebra, Analisiak eta Probabilitatea, eta Inferentzia Estatistikoa. Ikasgaia ematen duten irakasleei eta ikasleei zuzenduta dago.
Ikasgaiaren helburuak, edukiak, metodologia eta ebaluazio irizpideak adierazteaz gain, ikasgelan egin beharreko jarduerak jasotzen dira, honako hiru zailtasun maila hauek bereiziz: "oinarrizkoa", ikasle guztiek egin beharrekoa; "propedeutiko edo ertaina", Batxilergoa bermeekin ikasi nahi duten ikasleentzako; eta "bikaina edo goi mailakoa" jakintza eta trebetasun maila jasoa duten ikasleentzat, hau da, hurrengo hezkuntza aldira igarotzeko eskatzen dena baino gaitasun handigoa dutenentzat.
Ikasgaiaren helburuak, edukiak, metodologia eta ebaluazio irizpideak adierazteaz gain, ikasgelan egin beharreko jarduerak jasotzen dira honako hiru zailtasun maila hauek bereiziz: "oinarrizkoa", ikasle guztiek egin beharrekoa; "propedeutiko edo ertaina", Batxilergoa bermeekin ikasi nahi duten ikasleentzako; eta "bikaina edo goi mailakoa" jakintza eta trebetasun maila jasoa duten ikasleentzat, hau da, hurrengo hezkuntza aldira igarotzeko eskatzen dena baino gaitasun handigoa dutenentzat.