Katalogoa - Publicaciones
plan de mejora etiketa duen edukia.
CD-ROM honek irakasleen esku jarri nahi ditu DBHn Irakurketa gaitasunak Hobetzeko Plana 2008-2009rako prestatu eta itxuratu dituzten materialak eta egindakoaren eta geroko ahalbideen osotarako ikuspegia eman nahi du. Orientabideak ere ematen ditu ikastetxe bakoitzeko Irakurketa Planean landutako materialak nola aprobetxatu jakiteko. Seiehun baino gehiago irakasle izan dira egileak.
Irakurmena eta idazmena hobetzeko proiektua da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako pentsatua. Gure ikasleek ongi berrendutako eta gaizki barrendutako gaitasunetatik abiatuta, ondoren irakurketa eta idazketa planaren helburuak proposatzen dira. Idazketa eta irakurketa plan baten oinarriak zertan diren esplikatzen da eta jarraibideak ematen ikastetxe bakoitzak bere plan propioa eratu dezan.
Lehen Hezkuntzako Ikasleen oinarrizko gaitasunak hobetzeko plana da. Hobekuntza helburuak aurkezten ditu eta ekintzara konkreturako proposamenak ere egiten ditu plana ikastetxean aplikatzeko.
293/2005 Ebazpena jasotzen da, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzen Zuzendari Nagusiarena, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko eta itunpekoetan 2005-2007 ikasturteetarako hobekuntza plana ezartzen duena.
279/2004 Foru Agindua, urriaren 8koa, Haur eta Lehen Hezkuntzako oinarrizko trebetasunak hobetzeko Atlante Proiektua ezartzen duena. Eranskinean, helburu orokorrak, hobekuntzarako 10 ildoak, 50 helburu estrategikoak eta horiek aplikatzeko egutegia ageri dira.