Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza

Oinarrizko maila

Ehunezko eta larruzko artikuluak konpontzea

Oinetakoak eta larrukigintza konpontzen dituzten enpresa txikietan edo artisau-tailerretan egiten du lan besteren kontura, bai eta kolektibitateentzako arreta-zerbitzuetako enpresetan, industriako eta hurbileko garbitegietan, ehungintzako eta larruzko konponketak egiten dituzten saltokietan, edo modako saltokiei nahiz azken bezeroei horrelako gaiak konpontzen dizkieten enpresa txikietan ere.

Currículo

Erdi maila

Jantzigintzako eta modako teknikaria

Jantzigintzako eta modako establezimenduetan eta industrietan egiten du lan, hala nola materialak prestatzeko eta ebakitzeko, jantziak ekoizteko, ehunezko eta larruzko jantzien eta etxerako ehun-artikuluen akabera industrialerako, industria- eta kirol-erabileretarako, eta neurrira egindako jantziak egiteko establezimenduetan.

Currículo

 

Goi Maila

Neurriko jantziak eta ikuskizunetakoak

Neurrira egindako jantzigintzaren eta ikuskizunetarako jantzigintzaren sektorean egiten du lan, enpresa txiki eta ertainetan (besteren kontura zein norberaren kontura) eta besteren konturako enpresa handietan, eta, batez ere, elaborazio-funtzioak eta baliabideen diseinu- eta kudeaketa-funtzioak betetzen ditu.