Hasierako Lanbide Heziketa - LHko Sistemako D eta E graduak

Informazio orokorra - Tituluen katalogoa - Onarpena - LHrako sarbidea - Prestakuntza-eskaintza

Kontaktua: Lanbide Heziketaren Antolamendu eta Ebaluaziorako Atala
Mezu elektronikoak: ordenafp@navarra.es
Telefonoa: 848 426628 - 848 426036

LHko eskaintza Nafarroan. Zer... Nola... Non...?

Los ciclos de FP Básica han sido financiados por el Fondo Social Europeo desde el curso 2015

Sartzeko baldintza akademikoak

- Oinarrizko mailako heziketa-zikloetan sartzeko baldintzak

- Erdi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko baldintzak

- Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko baldintzak

Oinarrizko mailako zikloak        ^

Ikasketa horietan izena eman ahal izango dute Nafarroako onarpena arautzen duen Foru Aginduan ezarritako prozeduraren arabera, aldi berean honako baldintza hauek betetzen dituzten ikasleek (uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren 90. artikulua):

  1. 15 urte beteak izatea edo urte naturalean betetzea..
  2. DBHko 3. maila egin izana, edo salbuespenez, DBHko 2. maila egin izana.
  3. Irakasle-taldeak Oinarrizko Graduko ziklo batean ziklo batean sartzeko proposamena egin izana gurasoei edo legezko tutoreei Oinarrizko LHko ziklo batean sartzeko proposatu izana, edo beraiek eskatu izana

Erdi mailako zikloak        ^

Baldintza hauetako bat bete behar da:

Titulu hauetakoren bat izatea:

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo baliokideak
  • Oinarrizko Lanbide Titulua
  • Hezkuntza-maila berako edo handiagoko beste titulu akademiko batzuk:
    • LHko edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua; Kirol-teknikari titulua.
    • Batxiler-titulua.
    • Lanbide Heziketako edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikari titulua; Goi mailako Kirol-teknikari titulua.
    • Unibertsitateko titulua edo.
  • Gainditu izana:
    • Erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba.
    • Sartzeko beste proba batzuk:
      • Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba.
      • 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba.
    • Hezkuntza administrazioak baimendutako ikastetxe publiko edo pribatuetan erdi mailako zikloetan sartzeko berariazko prestakuntza ikastaroa, eta ikasturtea hezkuntza den urtean 17 urte beteta izatea.
  • 2. mailako Lanbide Ziurtagiria
Nafarroako erdi mailako zikloetan sartzeko prozesuan lau sabide talde ezarri dira, eta haietan kokatuko dira aipatu diren sarrera baldintzak. Onarpen prozesuaren lehen fasean erdi mailako talde bateko ikaspostuak (oro har, 20 ikaspostu talde bakoitzeko) honela banatuko dira:
  • 1. taldea. DBH - 17 ikaspostu
  • 2. taldea. Sarrera proba edo Sarbide ikastaroa - 2 ikaspostu
  • 3. taldea. Beste tituluak- ikaspostu bat
  • 4. taldea. 2. mailako Lanbide ziurtagiria - kopuruaren gainetik 2 ikaspostu

Goi malako zikloak      ^

Baldintza hauetako bat behar da:

  1. Titulu hauetakoren bat izatea:
    • Lanbide Heziketako edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua.
    • Batxiler-titulua (GMko zikloetan sartzeko lehentasunak, egindako batxiler-motaren titulua)
    • Maila akademiko handiagoko beste titulazio batzuk:
      • LHko edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari-titulua edo goi-mailako titulua.
      • Unibertsitateko titulua.
  2. Gainditu izana
    • Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba (Nafarroako GMko zikloetan sartzeko lehentasunak, gainditutako Nafarroako Goi Mailako Heziketa Zikloetan sartzeko probaren modalitatearen arabera).
    • 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba.
  3. 3. mailako Lanbide Ziurtagiria

Nafarroan goi mailako zikloetan sartzeko prozesuan lau sarbide talde ezarri dira, eta haietan kokatuko dira aipatutako baldintzak. Onarpen prozesuaren lehen fasean, goi mailako talde bateko ikaspostuak (oro har, 20 ikaspostu talde bakoitzeko) honela banatuko dira:

  • 1A. taldea. LHko edo AArte Plastikoetako eta Diseinuko teknikaria - 8-9 ikaspostu
  • 1B. taldea. LBatxilergoa - 8-9 ikaspostu
  • 2. taldea. Sarbide Proba edo Sarbide ikastaroa - 2 ikaspostu
  • 3. taldea. Beste tituluak - ikasportu bat
  • 4. taldea. 3. mailako Lanbide Ziurtagiria - kopuruaren gainetik 2 ikaspostu