Araubide bereziko kirol ikasketak

Araubide bereziko kirol ikasketek gaitu egiten zaituzte kirol sisteman jarduera profesional kualifikatua izateko, kirol modalitate eta espezialitate bati loturik, lanean hasteko. Bi mailatan antolatuak daude: Erdi mailako heziketa zikloa eta Goi mailako heziketa zikloa.

Kontaktua: Lanbide Heziketaren Zerbitzua
Mezu elektronikoak: sfpeduca@navarra.es
Telefonoa: 848 426574

Goi maila

Goi mailako kirol ikasketak ziklo bakar batean antolatuta daude.

Goi mailako zikloan sartzeko, Batxilergoko titulua edo ondorio akademikoetarako baliokidea dena izatea nahitaezkoa da, baita kasuan kasuko kirol modalitate edo espezialitateko kirol-teknikariaren titulua ere. Lehen baldintzaren ordezkotzat jo daiteke goi mailako heziketa zikloetarako sarbide proba bat gainditzea. Horretarako, gutxienez ere 19 urte beharko dira, eta dagokion kirol modalitate edo espezialitatean kirol-teknikari titulua, edo 18 urteko adina eta, aipaturiko tituluaz gain, egin nahi den ikasketarekin zerikusia duen beste teknikari titulu bat.

Ikasketa hauetako bakoitzak Goi Mailako Kirol-teknikari titulu batera bideratzen du. Titulu horrek gaitu egiten du dagokion lanbide profileko ondoko eginkizunak betetzeko: entrenamendua, goi errendimenduko talde eta kirolarien zuzendaritza edota zailtasun maila handiko gidaritza, dagokion kirol modalitate edo espezialitatean.

Oro har, gutxienez ere 18 urte dituzten pertsonei zuzendua. Ikasketak moduluka (irakasgaika) antolatzen dira, eta helburua da ikasleak prestatzea kirol sisteman kualifikazio eta gaitasun handiagoko lanbide jarduerak egiteko, kirol modalitate edoespezialitate jakinari dagokionez. Ikasketa hauek bukatzean, Goi mailako Kirol-teknikari titulua lortzen da.