Araubide bereziko kirol ikasketak

Araubide bereziko kirol ikasketek gaitu egiten zaituzte kirol sisteman jarduera profesional kualifikatua izateko, kirol modalitate eta espezialitate bati loturik, lanean hasteko. Bi mailatan antolatuak daude: Erdi mailako heziketa zikloa eta Goi mailako heziketa zikloa.

Kontaktua: Lanbide Heziketaren Zerbitzua
Mezu elektronikoak: sfpeduca@navarra.es
Telefonoa: 848 426574

Araudia
  • 610/2014 EBAZPENA, azaroaren 26koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, maiatzaren 19ko 216/2014 Ebazpena garatzen duena eta abuztuaren 12ko 401/2014 Ebazpena aldatzen duena. Bi ebazpen horiek Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak eman zituen, eta haien bidez honako hauek onetsi ziren, hurrenez hurren: kirol irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxe publikoen eskola egutegia eta ordutegi orokorra prestatzeko jarraibideak, eta irakaskuntza horietako ikasleak onartzeko prozedura.
  • 498/2014 EBAZPENA, urriaren 13koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren abuztuaren 12ko 401/2014 eta 405/2014 ebazpenak aldatzen dituena. Ebazpen haien bidez araubide bereziko kirol-irakaskuntzetan onartua izateko prozedura arautu zen, eta irakaskuntza horietan sartzeko proba espezifikoak ere arautu ziren, hurrenez hurren.
  • 401/2014 EBAZPENA, abuztuaren 12koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, 2014-2015 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitatean araubide bereziko kirol ikasketak ikastetxe publikoetan eginen dituzten ikasleak onartzeko prozedura arautzeko oinarriak onesten dituena.
  • 248/2011 FORU DEKRETUA, abenduaren 28koa, Nafarroako Foru Komunitatean araubide bereziko kirol ikasketen antolamendua eta garapena arautzen dituena.
  • 93/2014 FORU AGINDUA, urriaren 21ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana. Honen bidez arautzen dira Nafarroako Foru Komunitateko araubide bereziko kirol irakaskuntzetako ikasleen ebaluazioa, titulazioa eta egiaztapen akademikoa.
  • Real Decreto 933/2010, de 23 de julio, por el que se establecen los títulos de Técnico Deportivo en las disciplinas hípicas de salto, doma y concurso completo y Técnico Deportivo en las disciplinas hípicas de resistencia, orientación y turismo ecuestre.
  • Real Decreto 1363/2007, de 24 de octubre, sobre las enseñanzas deportivas de régimen especial (BOE nº 268 de 8/11/2007).
  • Real Decreto 320/2000, de 3 de marzo, sobre los títulos de Técnico Deportivo y Técnico Deportivo superior en las especialidades de Fútbol y Fútbol Sala, se aprueban las correspondientes enseñanzas mínimas y se regulan las pruebas y los requisitos de acceso a estas enseñanzas.
  • Real Decreto 319/2000, de 3 de marzo, por el que se establecen los títulos de Técnico Deportivo y Técnico Deportivo superior en las especialidades de los Deportes de Invierno.
  • Real Decreto 318/2000, de 3 de marzo, sobre los títulos de Técnico Deportivo y Técnico Deportivo superior en las especialidades de los Deportes de Montaña y Escalada, se aprueban las correspondientes enseñanzas mínimas y se regulan las pruebas y los requisitos de acceso a estas enseñanzas (BOE nº73 de 25/03/2000).