Datuen babesa

Hezkuntza Departamentuak atal honetan argitzen du bere eskumenak erabiliz zer tratamendu ezartzen dizkien datu pertsonalei eta tratamendu horiek nola egiten dituen. Gainera, hezkuntza komunitate osoaren eskura jartzen ditu zenbait baliabide eta dokumentu interesgarri, hezkuntzaren eremuan datu pertsonalak babestearekin zerikusia dutenak.

Kontaktua: Hezkuntza Departamentua
Mezu elektronikoak: educacion.informacion@navarra.es
Telefonoa: 848 42 65 00

Ikastetxeen helburua ikasleak hezi eta orientatzea da, eta horretarako haien datu pertsonalak eta haien guraso eta tutoreenak erabiliko dituzte. Tratamendu hori ikastetxe batean plaza eskatzen den unean bertan hasten da, ikaslea matrikulatzean jarraitzen du eta ikastetxean dagoen bitartean mantentzen da, baita ikasketak amaitu ondoren ere, espediente akademikoa gorde egiten baita.

Hurrengo atalean, ikastetxeetan datu pertsonalak biltzeari eta tratatzeari buruz maiz egiten diren galderak azaltzen dira.

Hezkuntzaren esparruan datuak babesteari buruzko ohiko gaiak

a) Maiz galdetzen diren kontuei buruzko galderak eta erantzunak, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoak argitaratu dituenak Ikastetxeetan datu pertsonalak tratatzeari buruzko gida sektorialean (gaztelaniaz):

 

  1. Ikastetxeek bildutako datuak (gaztelaniaz)
    • Datu motak
    • Datuak nola biltzen diren
  2. Ikasleen datuen tratamendua (gaztelaniaz)
    • Datuak argitaratzea
    • Kalifikazioak
    • Ikasleen informaziorako sarbidea
    • Ikasleen datuak jakinaraztea
  3. Ikasleen irudien tratamendua (gaztelaniaz)
    • Irudiak grabatzea irakaskuntza-jardueretan
    • Ikastetxeetan antolatutako eta egindako ekitaldietan irudiak grabatzea eta horiek zabaltzea
    • Ikastetxeetatik kanpo egindako jardueren irudiak grabatzea
  4. Datuen tratamendua Interneten (gaztelaniaz)
    • Hezkuntza plataformak erabiltzea
    • Datuak ikastetxeen webguneetan argitaratzea
    • Datuak sare sozialetan argitaratzea
  5. Bideozaintza eta bestelako kasu batzuk (gaztelaniaz)
  6. Guraso elkarteen datuen tratamenduak (gaztelaniaz)

 

b) Beste jatorri batzuk

 

 

Ikastetxeetako zuzendaritza taldeek edo irakasleek informazioa ematen ahal diete gizarte zerbitzuei edo osasun zerbitzuei, baldin eta detektatu bada ikasleei familian tratu txarrak, fisikoak edo psikologikoak ematen zaizkiela? Familiari baimena edo informazioa eman behar zaio, ustez kalte horiek eragiten ari bada?

Ikastetxeetako zuzendaritza taldeek edo irakasleek informazioa ematen ahal diete gizarte zerbitzuei edo osasun zerbitzuei, baldin eta detektatu bada familiak ez duela ikaslea zaintzen, edo arreta eskasa ematen diola? Familiari baimena edo informazioa eman behar zaio, ustez ez badu ikaslea zaintzen, edo arreta eskasa ematen badio?