Gorputz eta kirol jarduerak

Gorputz eta kirol jardueren lanbide-arloak kirol-sektorea hartzen du erreferentziatzat, hau da, jarduera fisikoen eta kirol jardueren praktikari eta zuzeneko kudeaketari eragiten dioten jardueren multzoa. Hemen sartzen dira lehia- eta elkarte-eremua eta jolas-eremurua.

Nafarroan eskaintzen diren lanbide-arlo honetako zikloak ezagutu nahi badituzu, zabaldu maila hauei dagokien atala:

  • Erdo maila
  • Goi maila
  • Lanbide Heziketa Berezia (hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzat)

Natura inguruneko gidari lanetako eta aisialdiko teknikaria

Kirol- eta jolas-jardueren eremuan jarduten du naturan, turismo aktiboan, kirol- edo abentura-turismoan eta aisialdiko eta abenturazko instalazioetan, bai eta aisialdiko gizarte- eta hezkuntza-jardueretan ere, jarduera horien antolaketa, garapen, dinamizazio, jarraipen eta ebaluazioaren arloetan, eta uretako espazio naturaletako prebentzio-, zaintza- eta erreskate-arloetan. Uretako esku-hartze unitateetan eta erreskate eta sorospen taldeetan ere jardun dezakete.

Curriculuma

 

 

Egokitze fisikoko goi-mailako teknikaria

Bai eremu publikoan, bai erakunde pribatuetan, gimnasioetan, kirol-zerbitzuetako enpresetan, kirol-patronatuetan edo udaleko kirol-erakundeetan, kirol-klubetan edo -elkarteetan, klub edo elkarte sozialetan, turismo-enpresetan (hotelak, kanpina eta bainuetxeak, besteak beste), langileentzako kirol-zerbitzuak dituzten enpresa handietan, zentro geriatrikoetan edo sozialetan, kirol-federazioetan edo kirol-erakunde publikoetan (aldundiak eta kirol-zuzendaritza nagusiak, besteak beste).

Curriculuma

 

Gizarte eta kirol animazioko eta irakaskuntzako goi-mailako teknikaria

Gizarte-animazioaren, hainbat testuinguru eta adinetako gorputz- eta kirol-irakaskuntzaren, animazio turistikoaren eta haurrentzako eta gazteentzako hezkuntza-aisialdiko jardueren arloetan dihardu, eta jarduerak planifikatzeaz, antolatzeaz, dinamizatzeaz eta ebaluatzeaz arduratzen da. Era berean, lehiaketa ez-ofizialak eta kirol-ekitaldi fisiko txikiak antolatzeaz arduratu daiteke erabiltzaile guztientzat eta turismo aktiboko enpresentzat.

Curriculuma

 

Kirol instalazioen irisgarritasuneko eta kontserbazioko oinarrizko teknikaria

Informazio gehiago (eraikitzen)