Merkataritza eta marketina

Merkataritza eta marketina lanbide-arloak bi lanbide-arlo nagusi biltzen ditu:.

  • Merkaturatzea: merkataritzako, kontsumoko, marketineko eta merkatuen ikerketako jarduerak.
  • Logistika eta garraioa: hornikuntza, biltegiratzea, salgaien eta bidaiarien garraioa.

Familia hori zerbitzuen sektorean sartuta dago, eta izaera transektorial nabarmena du, merkataritza-banaketarekin lotutako jarduerak eta enpresak barne hartzen dituena, zentzurik zabalenean: merkataritza (txikizkakoa eta handizkakoa), garraioko jarduera osagarriak, biltegiratzea eta operadore logistikoak, eta enpresentzako zerbitzuak marketinaren, merkatuen ikerketaren eta publizitatearen esparruan.
Nafarroan eskaintzen diren lanbide-arlo honetako zikloak ezagutu nahi badituzu, zabaldu maila hauei dagokien atala:

  • Oinarrizko maila
  • Erdi maila
  • Goi maila
  • Lanbide Heziketa Berezia (hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzat)

Merkataritza zerbitzuak

Besteren kontura jarduten du merkataritza-banaketako enpresetan, bai handizkakoetan (erosketa-zentralak, hornidura-merkatu zentralak, "Cash and carry", besteak beste), bai txikizkakoetan (dendak, supermerkatuak, hipermerkatuak eta merkataritza-gune handiak), bai merkataritza-banaketako zentroetan, bai merkataritza-sailetan eta beste ekoizpen-sektore batzuetako enpresen biltegietan.

Currículo

Auxiliar en servivios generales de comercio

Más información (en construcción)

Merkataritza jardueretako teknikaria

Bere jarduera edozein produkzio-sektoretan gauzatzen du, merkaturatze-arloaren barruan edo merkataritza-establezimenduen ataletan, produktuak eta/edo zerbitzuak saltzeko jarduerak eginez, merkaturatze-kanal desberdinen bidez, edo bere merkataritza antolatzeko eta kudeatzeko funtzioak eginez.​​​​

Curriculuma

Garraio eta logistikako goi-mailako teknikaria

Garraioaren eta logistikaren sektoreko enpresetan egiten du lan, bere kontura nahiz besteren kontura, eta garraio- eta/edo logistika-zerbitzua planifikatzeko, antolatzeko, kudeatzeko eta merkaturatzeko eginkizunak betetzen ditu.

Curriculuma

 

Marketin eta publizitateko goi-mailako teknikaria

Edozein produkzio-sektoretako enpresetan egiten du lan, eta, batez ere, merkataritzaren eta marketin publikoaren eta pribatuaren sektorekoetan. Marketineko, merkataritza-ikerketako, publizitateko eta harreman publikoetako jarduerak planifikatzen, antolatzen eta kudeatzen ditu.

Curriculuma

 

Nazioarteko merkataritzako goi-mailako teknikaria

Edozein produkzio-sektoretako enpresetan egiten du lan, eta, batez ere, merkataritzaren eta marketin publikoaren eta pribatuaren sektorekoetan, eta nazioarteko merkataritzako jardueren plangintza-, antolaketa-, kudeaketa- eta aholkularitza-funtzioak betetzen ditu.

Curriculuma

 

Salmenten eta merkataritza-guneen kudeaketako goi-mailako teknikaria

Edozein produkzio-sektoretako enpresetan egiten du lan, eta, batez ere, merkataritzaren eta marketin publikoaren eta pribatuaren sektorekoetan. Produktuak eta zerbitzuak salerosteko jarduerak planifikatzeko, antolatzeko eta kudeatzeko eginkizunak betetzen ditu, bai eta merkataritza-guneak diseinatu, ezarri eta kudeatzekoak ere.

Curriculuma