Edificación y obra civil - Dpto
Eraikuntza eta obra zibila lanbide-arloak barne hartzen ditu eraikinak eraikitzeko jarduerak, bizitegikoak zein bizitegikoak ez direnak, eta garraioko, hirigintzako eta abarreko azpiegiturak eraikitzea. Proiektuaren koordinazioan eta garapenean, obraren exekuzioaren plangintzan eta antolamenduan eta exekuzio-prozesuen segurtasunaren eta kalitatearen kontrolean parte hartzen duten lanbideak biltzen ditu. Halaber, hainbat prozesuren bidez (hormigoizko egiturak, igeltserotza, akaberak) obra gauzatzea ahalbidetzen duten eragiketak egiten dituzten lanbideak.
Nafarroan eskaintzen diren lanbide-arlo honetako zikloak ezagutu nahi badituzu, zabaldu maila hauei dagokien atala:
- Oinarrizko maila
- Erdi maila
- Goi maila
Eraikinen zaharberritzea eta mantentzea
Besteren konturako eraikuntza- eta urbanizazio-obrak egiten, eraberritzen eta birgaitzen diharduten enpresa txiki, ertain eta handietan jarduten du.
Eraikuntza-sektorean egiten du lan, eraikuntza-enpresa txiki, ertain eta handietan, bai eta herri-administrazioetan ere, besteren edo norberaren kontura. Igeltserotza- eta/edo hormigoi-lanak egiten ditu eraikuntzan eta obra zibilean eraikitzeko, birgaitzeko, mantentzeko eta eraberritzeko.
Eraikuntza proiektuetako goi-mailako teknikaria
Soldatapeko langile edo autonomo gisa jarduten du arkitektura- eta ingeniaritza-ikasketetan, delineazioan, aholkularitzan, higiezinen sustatzaileetan, eraikuntza-enpresetan eta administrazio publikoetan. Bere jarduera araututa dago.
Erainkuntza-obrak antolatzea eta kontrolatzea
Eraikuntza-enpresa txiki, ertain eta handietan, administrazio publikoetan, arkitektura- eta ingeniaritza-ikasketetan eta aholkularitza-enpresetan egiten du lan.