Landa eskolak - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
Nafarroako Landa-eskolak hainbat landa-Zonaldealdetan banatuta daude, 86/2018 Foru Aginduak araututa ("Nafarroako Irakaskuntza Publikoaren Kalitatea Hobetzeko Ituna").
329/2019 Ebazpenaren arabera ("Nafarroako Foru Komunitateko Landa Eskolen Sarea sortzeko oinarriak"), eremu funtzionalak berregituratzea baimentzen da.
86/2018 Foru Agindua, irailaren 14koa, "Nafarroan Irakaskuntza Publikoaren Kalitatea Hobetzeko Ituna" NAOn argitaratzeko agindua ematen duena.
III. ataleko 4 i) puntuan landa-eskolen zonifikazioa ezartzen da, eta 4 j) puntuan ratioak zehazten dira.
329/2019 Ebazpena, ekainaren 7koa, Nafarroako Foru Komunitateko Landa Eskolen Sarea sortzeko oinarriak onartzen dituena.
37/2020 Foru Agindua, apirilaren 8koa, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzura diharduten irakasleen zerrendak aldi baterako kontratatuz kudeatzeko arauak onartzen dituena.
15.6 c) artikulua: Betetzeko zailak diren lanpostuak.
NAFARROAKOK HEZKUNTZA SISTEMAREN URTEKO TXOSTENA 2018-2019
Txostenaren 4.11 puntuan landa-eskolari buruzko alderdiak garatzen dira.
Esteka interesgarriak
Secretariat d’Escola Rural de Catalunya
Bibliografia
“Estrategias y recursos didácticos en la escuela rural”, Roser Boix Tomás.
Revista de Educación, 352. Mayo-Agosto 2010 pp. 353-378: “Aproximación a las aulas de escuela rural: heterogeneidad y aprendizaje en los grupos multigrado”, Antonio Bustos.
'Cuadernos de Pedagogía' aldizkaria
Cuadernos de pedagogía. Dialnet
Profesorado. Revista de curriculum y formación del profesorado
Kantonimori burun dakigun guztia (K.o 684tik 780ra) [gaztelaniazko bertsioa] [euskarazko bertsioa]