Fabricación mecánica - Dpto
Fabrikazio mekanikoa lanbide-arloak hiru ekoizpen-jarduera multzo handi ditu:
- Ekipo-ondasunen eta makina-erreminten fabrikazioa
- Galdaketa
- Metalezko eraikuntzak (ontzigintza, garraio-materiala, egiturak...)
Nafarroan eskaintzen diren lanbide-arlo honetako zikloak ezagutu nahi badituzu, zabaldu maila hauei dagokien atala:
- Oinarrizko maila
- Erdi maila
- Goi maila
- Espezializazio ikastaroak
Elementu metalikoen fabrikazioa
Besteren konturako jarduera egiten du metalezko elementuak soldadura eta galdaragintza arineko prozeduren bidez fabrikatzen eta muntatzen dituzten enpresa handi, ertain eta txikietan, bai eta ekipo elektriko eta elektronikoak muntatzen eta mantentzen dituztenetan ere, betiere titulatu batek edo goragoko batek gainbegiratuta, eta jarduera behe-tentsioko erregelamendu elektroteknikoak araututa dago.
Besteren kontura aritzen da produktu mekanikoak eta elektromekanikoak fabrikatzen eta muntatzen dituzten enpresa handi, ertain eta txikietan, bai eta iturgintzako, berokuntzako eta klimatizazioko instalazioak muntatzen eta mantentzen ere.
Mekanizazioko teknikaria
Metalak transformatzen dituzten industrietan egiten du lan, honako azpisektore hauekin lotuta: makineria eta ekipo mekanikoa, material eta ekipo elektrikoa, elektronika optikoa eta industria-sektorean kokatutako garraio-materiala eraikitzea.
Soldadura eta galdaragintzako teknikaria
Galdaragintzako, arotzeriako eta egiturako produktuak fabrikatzeko, konpontzeko eta muntatzeko industrietan egiten du lan, industria-sektoreko metalezko eraikuntzen, itsasontzien eta garraio-ibilgailuen fabrikazioaren azpisektoreekin lotuta.
Fabrikazio mekanikoko diseinuko goi-mailako teknikaria
Metalak, polimeroak, elastomeroak eta material konposatuak transformatzeko industrien sektorean jarduten du, makineria eta ekipo mekanikoa, material eta ekipo elektriko elektroniko eta optikoa eta industria-sektorean kokatutako garraio-materiala eraikitzeko azpisektoreekin lotuta.
Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioko goi-mailako teknikaria
Metalak transformatzen dituzten industrietan egiten du lan, honako azpisektore hauekin lotuta: makineria eta ekipo mekanikoa, material eta ekipo elektriko elektroniko eta optikoa eta industria-sektoreko garraio-materiala eraikitzea.
Metalezko eraikuntzetako goi-mailako teknikaria
Biltegi handiak, galdaragintza lodia eta industria-hoditeria, tailer mekanikoak, karrozeriak, atoiak eta iraulkiak egitea, itsasontziak eraikitzea eta konpontzea, instalazio petrokimikoak, garraio-materiala, metalezko eraikuntzen muntaia eta konponketa egiten dituzten industrietan jarduten du.
Al finalizar el curso de especialización se adquirirá la competencia para desarrollar y gestionar proyectos de fabricación aditiva mediante el uso de impresión 3D, supervisar o ejecutar el montaje, mantenimiento y puesta en marcha de dichos proyectos, así como tomar decisiones de implementación en el desarrollo de productos de empresa (auxiliares o finalistas) respetando criterios de calidad, diseño, seguridad y respeto al medio ambiente.