Laneko Arriskuen Prebentzioa

Hezkuntza Departamentuko Prebentzio Zerbitzuak Departamentu horri atxikitako unibertsitateaz kanpoko irakasleei eta irakasle ez direnei ematen die arreta.

Kontaktua: Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Atala
Mezu elektronikoak: seccion.prevencion.educacion@navarra.es
Telefonoa: 848 42 37 69, 848 42 65 85, 848 42 37 28 Fax: 848 42 37 38

es-es eu-es
Xedea

Honako hauek dira prebentzio-planaren xedeak:

  • Prebentzioa Hezkuntza Departamentuko kudeaketa sistema orokorrean txerta dadin bultzatzea.
  • Prebentzioaren arloko jarduerak eta prozesuak Departamentuko langile guztiek ezagut eta onar ditzaten sustatzea, planaren aplikazioaren eta hedapenaren bitartez.
  • Plan hau zehaztu eta ezartzea, ezinbesteko tresna baita Hezkuntza Departamentuan laneko arriskuen prebentzioaren arloan helburuak lortzeko.
  • Prebentzio-politikako printzipioak garatzeko beharrezkoak diren mekanismoak ezartzea.
  • Langileen lan-baldintzak eta segurtasun- eta osasun-mailak hobetzea, lanpostuetako arrisku-faktoreak ebaluatuz eta prebentzioa planifikatuz.