Política de prevención de riesgos laborales - Dpto
Hezkuntza Departamentuko Prebentzio Zerbitzuak Departamentu horri atxikitako unibertsitateaz kanpoko irakasleei eta irakasle ez direnei ematen die arreta.
Kontaktua: Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Atala
Mezu elektronikoak: seccion.prevencion.educacion@navarra.es
Telefonoa: 848 42 37 69, 848 42 65 85, 848 42 37 28 Fax: 848 42 37 38
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Hezkuntza Departamentuaren jarduketak, laneko arriskuen prebentzioaren arloan, xede du bere zerbitzupeko langileen segurtasuna eta osasuna sustatzea, lanarekin zerikusia duten alderdi guztietan.
Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiaren ekainaren 22ko 343/2010 Ebazpenaren bitartez onetsi zen Hezkuntza Departamentuko laneko arriskuak prebenitzeko politika. Ebazpen horretan, laneko arriskuen prebentzioaren arloko oinarriak ezarri ziren, prebentzio-jarduketa gidatu dezaten.
Prebentzio-politikaren eta -planaren berrikuspena
- Prebentzio-plana eta -politika urtero berrikusiko ditu Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiak, haien egokitasuna eta eraginkortasuna egiaztatzeko. Hobekuntzak egin daitezke, arlo hauei buruzko datuak aztertu ondoren:
- Departamentuko langileek izandako lan-istripuak, eritasun profesionalak eta osasunari eragindako bestelako kalteak.
- Prebentzioaren arloko arauzko betebehar berriak.
- Teknikaren bilakaera.
- Prebentzio-politika eta/edo -plana berrikustea beharrezko egiten duten bestelako datuak.