Laneko arriskuak - Dpto
Hezkuntza Departamentuko Prebentzio Zerbitzuak Departamentu horri atxikitako unibertsitateaz kanpoko irakasleei eta irakasle ez direnei ematen die arreta.
Kontaktua: Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Atala
Mezu elektronikoak: seccion.prevencion.educacion@navarra.es
Telefonoa: 848 42 37 69, 848 42 65 85, 848 42 37 28 Fax: 848 42 37 38
Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko 31/1995 Legeak ezartzen duenez, “enpresaburuak bermatu beharko ditu bere zerbitzupeko langileen segurtasuna eta osasuna, lanari dagokion alderdi orotan. Ondorio horietarako, bere erantzukizunen esparruan, laneko arriskuak prebenitu beharko ditu, langileen segurtasuna eta osasuna babesteko beharrezkoak diren neurriak hartuz” (14. art., 2. apartatua).
135/1998 Foru Dekretuak laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia Foru Komunitateko Administrazioaren esparrura egokitu zuen. Horretarako, arriskuen prebentzioa administrazioaren beraren jardueretan eta erabakietan txertatu zuen, haren baliabideak bultzatuz eta haren edukia antolaketa-egituraren berezitasunetara egokituz eta, orobat, bere zerbitzupeko langileek parte hartzeko dituzten tresnak eta organoak kontuan harturik.
Hezkuntza Departamentuko Prebentzio Zerbitzua foru-dekretu hori argitaratu ondoren eratu zen. Indarreko araudiak ezarritako eginkizunak izanen dituela ezartzen da; bereziki, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen 31. artikuluan eta Prebentzio Zerbitzuen Erregelamenduko III. kapituluan jasotakoak. Horretarako, langile kualifikatuak ditu, zenbait espezialitatetakoak (laneko medikuntza, laneko segurtasuna, industria-higienea, ergonomia eta psikosoziologia aplikatua).