Laneko Arriskuen Prebentzioa

Hezkuntza Saileko prebentzio-zerbitzuak unibertsitatez kanpoko irakasleak eta irakasle ez direnak artatzen ditu.

Kontaktua: Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Atala
Mezu elektronikoak: seccion.prevencion.educacion@navarra.es
Telefonoa: 848 42 37 69, 848 42 65 85, 848 42 37 28 Fax: 848 42 37 38

Langileen parte-hartzea

Langileek eskubidea dute enpresaburuari proposamenak egiteko, enpresan segurtasunaren eta osasunaren babes-mailak hobetzeari begira (Laneko arriskuei aurrea hartzeko 31/95 Legearen 18. art.)

31/95 Legean ere ezartzen da langileek har dezaketela parte ordezkari berezien bitartez, hau da, Prebentziorako ordezkarien eta Segurtasun eta Osasunerako Komiteen bitartez (Laneko arriskuei aurrea hartzeko 31/95 Legearen 33. eta 34. art.).
135/1998 Foru Dekretuan esaten da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan langile publikoek zer egin behar duten eta nola har dezaketen parte laneko arriskuei aurrea hartzearen esparruan.