Laneko Arriskuen Prebentzioa

Hezkuntza Departamentuko Prebentzio Zerbitzuak Departamentu horri atxikitako unibertsitateaz kanpoko irakasleei eta irakasle ez direnei ematen die arreta.

Kontaktua: Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Atala
Mezu elektronikoak: seccion.prevencion.educacion@navarra.es
Telefonoa: 848 42 37 69, 848 42 65 85, 848 42 37 28 Fax: 848 42 37 38

Laneko istripuak eta erasoak

Laneko istriputzat hartzen da langileak gorputzean nozitzen duen edozein lesio, dela lanean ari denean dela lanaren ondorioz. Halaber, lan istriputzat hartuko dira:

  • laneko eginkizun horiek betetzen diren joan-etorrian gertatutakoak ("in mision").
  • lanera bidean edo lanetik itzultzerakoan gertatzen direnak ("in-itínere").
  • sindikatuko lana egiten ari diren kargu hautetsiei gertatutakoak edo haren ondorioz gertatutakoak.

Era berean, laneko istriputzat hartzen dira lanpostuari berezkoa zaion lana egiterakoan gertaturiko erasoen ondorioz izandako kalteak (ikasleak eta ikasle ohiak, gurasoak, kanpoko langileak, etab.).

Lan-istripuak ez badu osasunerako kalterik eragiten (kalte fisikoak eta/edo psikologikoak), gertakaritzat edo erasoagatiko gertakaritzat hartuko da.

Laneko istripu bat gertatzen denean, istripua izan duenak horren berri eman beharko dio, ahalik lasterrena, gertuen dagoen arduradunari, ikastetxeko zuzendariari, administrazioko dagokion unitatearen arduradunari, eta abarri. Arduradunak Laneko Intzidentea/Instripua/Erasoa komunikatzeko I. eranskina beteko du.

Gertakariak lesio fisikoak edo psikologikoak eragin baditu, dokumentu hau bete ondoren, eta lantokiko edo administrazio-unitateko arduradunaren oniritzia izanda, Gizarte Aseguruen Atalera (Baliabide Ekonomikoen Zerbitzua) bidali behar da, baita Hezkuntza Departamentuko Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalera ere.

Gertakariak ez badu eragin lesio fisikorik edo psikologikorik, dokumentu hau bete ondoren, eta lantokiko edo administrazio-unitateko arduradunaren oniritzia izanda, Hezkuntza Departamentuko Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalera soilik bidali beharko da.


Kaltedunak laguntza medikoa behar badu, osasun-laguntzako zerbitzuetara joan beharko du;

  • Gizarte Segurantzako Araubide Orokorreko langileek Mutua Navarrako laguntza medikoko zerbitzuetara joan beharko dute. Osasun-laguntzaren eskaera beteta eraman behar da.
  • Administrazio-mutualitateen araubidean (MUFACE, Montepioa, etab.) sartutako funtzionarioek eurek aukeratutako zentro itundura joan beharko dute: Gizarte Segurantza (larrialdiak edo familia medikua), Igualatorio Médico, Adeslas, Aegon, etab.

Laneko istripuak aldi baterako ezintasuna (baja medikoa) eragiten badu, baja hori izapidatu eta haren jarraipena egiteko ardura duen entitatea honako hau da:

  • Mutua Navarra, Gizarte Segurantzako Araubide Orokorreko langileentzat.
  • Ohiko familiako medikua, administrazio-mutualitateen araubidean (MUFACE, Montepioa, etab.) sartutako funtzionarioentzat