Laneko Arriskuen Prebentzioa

Hezkuntza Departamentuko prebentzio zerbitzuak bere eraginpean hartzen ditu departamentu horretako langileak (unibertsitatekoak ez diren irakasleak eta irakasle ez diren langileak) eta Euskarabidea/INAV erakunde autonomoko langileak.

Kontaktua: Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Atala
Mezu elektronikoak: seccion.prevencion.educacion@navarra.es
Telefonoa: 848 42 37 69/28 Fax: 848 42 37 38

Laneko eritasunak

Laneko eritasuntzat hartzen da lanean edo lanaren ondorioz hartutakoa, hau da, Gizarte Segurantzaren Legea ezartzen eta garatzen duten xedapenetan onetsitako koadroan zehazturiko jardueretan ageri dena eta laneko eritasun bakoitzerako koadro horretan zehazten diren elementuek edo substantziek eragindakoa dena.
Laneko eritasuna diagnostikatu eta zehazteari dagokionez, Mutua Navarra Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean sartutako langileez arduratuko da eta Hezkuntza Departamentuko Langileriaren Organoa administrazio-mutualitateetan sartutako (MUFACE) langileez arduratuko da.
Hezkuntza Departamentuko langileen artean ohikoenak diren eritasunak:
¿ Ahots-kordetako noduluak, lanagatik ahotsa bortxatzearen ondoriozkoak (irakasleak).
¿ Jarrera bortxatuek eta mugimendu errepikakorrek eragindako eritasunak; tendoi-zorroak eta giharretako insertzioak (mahukatxo birakariaren tendinitisa, epikondilitisa, epitrokleitisa, etab.) nekatzeak edo handitzeak sortzen dituen eritasunak eta presioaren ondoriozko nerbioen afektazioa (karpo-kanalaren sindromea, etab.).