Plan de prevención

El Plan de Prevención constituye el instrumento básico para lograr la integración de la prevención de riesgos laborales en el Departamento de Educación. En él se recogen los documentos que van a servir de guía para que la actividad del departamento se desarrolle acorde a la normativa de prevención de riesgos.

Kontaktua: Sección de Prevención de Riesgos Laborales
Mezu elektronikoak: seccion.prevencion.educacion@navarra.es
Telefonoa: 848 42 37 69/28 Fax: 848 42 37 38

Eskaerak

Hezkuntza Departamentuko Laneko arriskuei aurrea hartzeko zerbitzuak departamentuko lanpostuen arrisku-ebaluazioak planifikatzen ditu eta langile guztien osasun egoera aldian-aldian zaintzen du, euren lanari dagozkion arriskuen arabera.

Hori hala izanik ere, Prebentzio zerbitzuen Erregelamenduko 4. eta 6. artikuluetan ezarritakoaren arabera (39/1997 Errege Dekretua), ondoko inguruabarrek ukitutako lanpostuak berriro ebaluatu behar dira:

  • lantaldeak, substantziak edo preparatu kimikoak aukeratzen, teknologia berriak sartzen edo lantokien egokitasuna aldatzen direnean.
  • laneko baldintzak aldatzen direnean
  • langile bat lanean hasten denean, jakinik haren ezaugarri pertsonalek edo egoera biologikoak bereziki sentibera egiten dutela lanpostuaren baldintzekiko.
  • langile baten osasunean kalteak sortzen direnean.

Kasu horietan egonez gero, laneko baldintzak ebaluatzeko eskaera egin dezake edo, hala behar denean, osasun azterketa egiteko eskaera egin dezake.

Eskaera hori beteko da, laneko arriskuei aurrea hartzeari dagokionez Hezkuntza Departamentuko Barne Komunikaziorako ezarritako Prozeduraren arabera. Bete ondoren bidaliko da. Nolanahi ere, eskatzaileari beti esanen zaio zer egin behar duen.

Osasuna ebaluatzeko eskaera (PDF)
Laneko baldintzak ebaluatzeko eskaera (PDF)