Azken argitalpenak - Publicaciones
Zeharkako gaiak Bilduma duen edukia.
Zeharkako gaiak Ingeleseko orduetan lantzeko modua proposatzen zaigu. Ildoak zehaztu, eta ikasgelan aplikatzeko egokiak diren adibideak eskaintzen zaizkigu. Horrez gainera, irakasleek gai horiek lantzeko eskura ditzaketen materialen zerrenda ematen da.
Laneko orientazio ez-sexistari buruzko hainbat artikulu eskaintzen dira. Orientatzaileei eta irakasleei zuzenduta daude.
Sarreran zeharkako gaiak zer diren azaltzen da eta horiek gelan lantzeko moduak aipatzen dira. Horrez gain, programak, egitasmoak, curriculumeko materialak eta bakoitzari buruzko bibliografia eta helbide interesgarriak eskaintzen dira.
Lehen zatian, tabakoaren historia kontatzen zaigu. Bigarren zatian, berriz, Nafarroako nerabeen tabako kontsumoaz eginiko doktore tesi baten ondorioak ageri zaizkigu.
Bake eta bizikidetzaren aldeko hezkuntza ikasgelan lantzeko hainbat orientabide eskaintzen zaizkigu. Halaber, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala, Haurren Eskubideen Adierazpena eta Emakumearen Eskubideen Adierazpena eskuratzeko aukera izango dugu.