Azken argitalpenak - Publicaciones
biblioteca etiketa duen edukia.
Eskola liburutegien gaur egungo egoeraren berri eman, eta hobetzeko neurriak proposatzen zaizkigu, eskola liburutegia ikastetxeko elementu dinamizatzailea izan dadin eta hezkuntza erreforman lagundu dezan.
Blitz sail berdeko zenbaki berri honekin gure asmoa da beste ekarpen bat egitea irakasleek behar dituzten tresnak izan ditzaten beren ikasleekin bai liburutegian eta bai handik kanpora ere lan egiteko.
Bigarren Hezkuntzako ikastetxe bateko eskola liburutegiaren funtsa osatzeko egokiak izan daitezkeen liburuak aipatzen dira. Curriculumeko arloen eta literatura generoen arabera antolatuta daude. Liburu bakoitzeko argitaletxe datuak eta erresena laburra eskaintzen zaigu.
Eskola liburutegian lantzeko egokiak diren prestakuntza jarduerak jasotzen dira. Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleei zuzenduta dago.
Eskola liburutegi batek eduki behar dituen oinarrizko funtsei buruzko argibideak ematen zaizkigu. Era berean, haur eta gazte literaturako argitaletxeek, informazio liburuek eta irakurketa planak egiteko nahiz ikasleen irakaskuntzarako Internetek eskainitako baliabideek osatutako zerrenda luzea eskuratuko dugu.
Lehen zatian, irakurketari, hizkuntzalaritzaren eta literaturaren irakaskuntzari eta animazio teknikei buruzko iritziak ematen dira. Bigarren zatian, berriz, eskola liburutegian lantzeko hainbat jarduera proposatzen dira, bi ardatz nagusitan banatuta: liburua hausnarketarako tresna gisa eta liburua osatzen duten elementuak.
Liburutegiak kudeatzeko ABIES 2.0 programa jartzeko eta erabiltzeko gidaliburua da.
Faltzesko LHko ikastetxeko irakasleen esperientzia aurkezten zaigu. Eskola liburutegia erabiltzaileen prestakuntzarako eta Haur Hezkuntzatik DBHko 1. mailara unitate didaktikoak garatzeko gune bihurtzeko emandako pausoak azaltzen zaigu. Erantsitako DVDean, edukiari, sarrerari eta liburutegiaren antolamenduari buruzko antzezpena egiten da.
Sailkapen Hamartarra Unibertsalaren berri eman, eta eskola liburutegia antolatzeko nola aplikatu behar den azaltzen da.
Irakurketari eta eskola liburutegiaren eginkizunari buruzko hausnarketaz gain, irakurtzeko ohiturak sortzen lagungarria izan daiteke. Eskola liburutegian antolatutako kulturako zenbait jardueraren garapena aurkezten du.