Azken argitalpenak - Publicaciones
lectura etiketa duen edukia.
Liburuxka-kartel honek bultza egiten du prentsa etxean irakurtzera, funtsezko bidea baita Bigarren Hezkuntzako ikasleen irakurmen gaitasuna finkatu eta hobetzeko.
Irakurmena eta idazmena hobetzeko proiektua da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako pentsatua. Gure ikasleek ongi berrendutako eta gaizki barrendutako gaitasunetatik abiatuta, ondoren irakurketa eta idazketa planaren helburuak proposatzen dira. Idazketa eta irakurketa plan baten oinarriak zertan diren esplikatzen da eta jarraibideak ematen ikastetxe bakoitzak bere plan propioa eratu dezan.
CD-ROM honek irakasleen esku jarri nahi ditu DBHn Irakurketa gaitasunak Hobetzeko Plana 2008-2009rako prestatu eta itxuratu dituzten materialak eta egindakoaren eta geroko ahalbideen osotarako ikuspegia eman nahi du. Orientabideak ere ematen ditu ikastetxe bakoitzeko Irakurketa Planean landutako materialak nola aprobetxatu jakiteko. Seiehun baino gehiago irakasle izan dira egileak.
Tolesgarri hau familian irakurtzea bultzatzeko kanpainari jarraipena egieko prestatu da.
Bigarren Hezkuntzako ikastetxe bateko eskola liburutegiaren funtsa osatzeko egokiak izan daitezkeen liburuak aipatzen dira. Curriculumeko arloen eta literatura generoen arabera antolatuta daude. Liburu bakoitzeko argitaletxe datuak eta erresena laburra eskaintzen zaigu.
Familiak iraklurzaletzeko urteroko kianpinaren liburuxka. Laburki deskribatzen ditu fikzioaren genero desberdinak (mitoak, ipuina, eleberriak…) eta hainbat irakurgai gomendatzen irakurle gazteendako egokiak.
Eskola liburutegi batek eduki behar dituen oinarrizko funtsei buruzko argibideak ematen zaizkigu. Era berean, haur eta gazte literaturako argitaletxeek, informazio liburuek eta irakurketa planak egiteko nahiz ikasleen irakaskuntzarako Internetek eskainitako baliabideek osatutako zerrenda luzea eskuratuko dugu.
Propuesta de actividades de lectura comprensiva dirigida a alumnos con discapacidad psíquica integrados en ESO, Bachiller, Enseñanza de adultos y último ciclo de Primaria. También puede ser útil para alumnos sin discapacidad psíquica pero con dificultades de comprensión lectora o mal conocimiento del castellano.
Liburuak aztertu egiten du zer irakurketa ohitura dituzten Bigarren Hezkuntzako ikasleek eta zer eragina duten haiengan Internetek eta teknologia berriek. Aztertzen ere ditu interneteko genero diskurtsiboak, eta zer eginkizun duten irakurketak eta idazketak euskarri analogiko zein digitaletan.