Azken argitalpenak - Publicaciones
infantil etiketa duen edukia.
Ipuin liburu ilustratua, Ikastetxeetan bizikidetza hobetzeko kanpainan erabiltzekoa.
279/2004 Foru Agindua, urriaren 8koa, Haur eta Lehen Hezkuntzako oinarrizko trebetasunak hobetzeko Atlante Proiektua ezartzen duena. Eranskinean, helburu orokorrak, hobekuntzarako 10 ildoak, 50 helburu estrategikoak eta horiek aplikatzeko egutegia ageri dira.
293/2005 Ebazpena jasotzen da, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzen Zuzendari Nagusiarena, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko eta itunpekoetan 2005-2007 ikasturteetarako hobekuntza plana ezartzen duena.
28/2007 foru dekretua dauka, zeinak arautzen baitu Haur Hezkuntzako lehen zikloa Nafarroako Foru Komunitatean eta ezartzen baitu zer beherkizun bete behar dituzten maila hori ematen duten ikastetxeek eta zer eduki eman behar diren.
Programa interactivo para trabajar las profesiones y oficios en Educación Infantil y Primaria.
Orientabidea eta tutoretza ekintzaren ildoak, printzipioak, helburuak eta eginkizunak azaltzen dira. Aniztasunaren arreta ere lantzen da. Horrez gainera, eranskinean honako hauek txertatu dira: hezkuntza laguntzarako unitatearen programazio zehatz bat, aniztasunaren arretarako plan baten adibidea eta gaiari buruzko lege bilduma.
Faltzesko LHko ikastetxeko irakasleen esperientzia aurkezten zaigu. Eskola liburutegia erabiltzaileen prestakuntzarako eta Haur Hezkuntzatik DBHko 1. mailara unitate didaktikoak garatzeko gune bihurtzeko emandako pausoak azaltzen zaigu. Erantsitako DVDean, edukiari, sarrerari eta liburutegiaren antolamenduari buruzko antzezpena egiten da.
CD-ROM honek hizkuntza, irakurketa eta idazketari buruzko jarduerak eskaintzen ditu, ordenagailuan egiteko. Hasiera batean, bederen, Hezkuntza Premia Bereziak dituzten edo ikaskuntzan atzeratuak dabiltzan ikasleei zuzendutako lana da. Horren bidez, hizkuntza garatzen, irakurtzen eta idazten ikasteko lagundu nahi zaie. Nolanahi ere, HHn eta LHko lehen mailan aplikatu daiteke arazorik gabe.
Ordenagailuan egiteko hizkuntza eta irakurketa jarduerak eskaintzen zaizkigu. Lehen Hezkuntzan hezkuntza premia bereziak dituzten haurrekin eta Haur hezkuntzan lantzeko egokia izan daiteke. Hasiera batean, bederen, Hezkuntza Premia Bereziak dituzten edo ikaskuntzan atzeratuak dabiltzan ikasleei zuzendutako lana da. Horren bidez, hizkuntza garatzen, irakurtzen eta idazten ikasteko lagundu nahi zaie.
Haur hezkuntzarako proposaturiko ingeleseko curriculuma ageri zaigu. Horrez gain, curriculumaren edukiak ebaluatzeko proba bat eskuratzeko aukera izango dugu, CD-ROMean eta paperean.