#Ikerketabiribila kanpaina berrasiko du Hezkuntzak urtarrilaren10ean - #Ikerketabiribila kanpaina berrasiko du Hezkuntzak urtarrilaren10ean - Dpto
Doktoretza aurreko ikasleen jarduna balioan jartzeko asmoz sortutako kanpainak jada zortzi ikertzaileren lana eman du ezagutzera
2019/01/02
Hezkuntza Departamentuak 2016-2017 ikasturtean Nafarroarako interesa duten doktore tesiak egiteko ikerketa-laguntzak berreskuratu zituen eta Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin zein Nafarroako Unibertsitatearekin izandako elkarlanari esker, zientzia gizartera gerturatzeko apustua hartu zuen #Ikerketabiribila kanpainaren baitan.
#Ikerketabiribila ekimena ikerketa-bekei esker doktore tesia lantzen ari diren ikasleek euren ikerketa-lerroa eta ikerlana ezagutzera ematea du ardatz; hala, Hezkuntza Departamentuak bideo-grabaketa jarri die eskura eta baita departamentuko webgunea ere.
Pasa den iralairen 20tik aurrera, Hezkuntzako webgunean lehen bideoa argitaratu zenetik, ostegunero ikerketa lan bat gehituz joan da. Jada 15 dira Departamentuak argitara emandako ikerketak eta kanpaina horri segida emango dio datorren urtarrilaren 10ean, beste ikerlari gazte baten ikerketa ezagutzera emanez. Azken finean, ekimen honen helburua baita Nafarroan edo kanpoan ikerketa egiten ari direnen lana ezagutzera ematea, eta errekonozimendua eskaintzea, garbi utziz euren proiektuak gizartean duen eragin baikorra, zientzia gizarteari gerturatzearekin bat. Ekimenak, hortaz, gazteen talentuari bultzada eman eta gazte ikertzaileen zerbitzuen inguruko informazioa helarazten du.
Hezkuntza Departamentuak doktore-tesiak egin ahal izateko diru-laguntzak berreskuratu zituen 16-17 ikasturtean, 2012an desagertu ziren laguntzak. Horiei 17-18 ikasturtean nazioarteko mugikortasunerako diru-laguntzak gehitu zitzaizkien, Unibertsitate eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Orokorreko Formazio, Ikerketa eta Garapen Planaren baitan. Datozen egunotan laguntza horiek jasoko dituzten ikasleen zerrenda argitaratuko du Hezkuntzak. 25 ikasle izango dira doktoretza aurreko kontratuetan hilabetero jasotzen duten diru kopuruarekin eta bidaietarako laguntzarekin batera laguntza gehigarria jasoko dutenak, tesiak garatu eta formazio akademikoa eta ikertzailea finkatzeko; guztia, Nafarroan landutako ikerketen nazioartekotzea eta lehiakortasunaren mesedetan.
Honako zerrendan kontsulta daitezke #Ikerketabiribila kanpainan argitaratutako lanak:
Consultar aquí los trabajos de investigación publicados hasta la fecha en #investigacióncircular:
13/09/2018 - Hoy en #investigacióncircular: Yolanda Alonso Martirena
20/09/2018 - Hoy en #investigacióncircular: Cristina Galarregui Miquelarena
27/09/2018 - Hoy en #investigacióncircular: Damián Muruzabal Gambarte
04/10/2018 - Hoy en #investigacióncircular: Lucía Gayoso Morandeira
11/10/2018 - Hoy en #investigacióncircular: Julen Sanz Serrano
18/10/2018 - Hoy en #investigacióncircular: Paola Morales Zimmermann
25/10/2018: Hoy en #investigacióncircular: Andrés Echeverría
31/10/2018 - Hoy en #investigacióncircular: Carmen Gándara Rossi
08/11/2018 - Hoy en #investigacióncircular: Amaia Angulo
15/11/2018 - Hoy en #investigacióncircular: Violeta Balbás Martinez
22/11/2018 - Javier Morentin Encina
30/11/2018 - Antonia Aretio Romero
07/12/2018 - Thaïs Rodés Sarrablo
13/12/2018 - Hoy en #investigacióncircular: Miguel Fernando González Zalba
20/12/2018 - Hoy en #investigacióncircular: María Teresa Domínguez Fernández