Azken argitalpenak - Publicaciones
CD-ROMean jasotako multimedia metodo hau euskaraz irakurtzen eta idazten erakusteko euskarri gisa erabil dezakegu. Ikasleei eta irakasleei irakurketa berriak sortzeko aukera eskaintzen die, testu, soinu eta animazioen laguntzaz.
Proposatutakoaren gaineko curriculum garapena jasotzen da. Besteak beste, helburuak, edukiak, metodologia eta ebaluazio orientabideak, baliabideak, eta lekua eta denboraren antolaketa zehazten dira. Horrez gain, zazpi unitate didaktikoren garapena ageri zaigu.
Haur hezkuntzarako proposaturiko ingeleseko curriculuma ageri zaigu. Horrez gain, curriculumaren edukiak ebaluatzeko proba bat eskuratzeko aukera izango dugu, CD-ROMean eta paperean.
Haur hezkuntzarako proposaturiko ingeleseko curriculuma ageri zaigu. Horrez gain, curriculumaren edukiak ebaluatzeko proba bat eskuratzeko aukera izango dugu, CD-ROMean eta paperean.
2003ko martxoaren 6tik 8ra Hezkuntza eta Pertsona elbarriei buruz Iruñean eginiko biltzarrean aurkezturiko hitzaldi eta txosten guztiak biltzen dira. Biltzarreko inaugurazio eta amaiera hitzaldiak ere eskuratu ahal izango ditugu.
Dvd honek bideo bat jasotzen du, zeinean xehero deskribatzen den ikastetxe batean baratze ekologiko bat lantzeko esperientzia. Egokia da Eremu praktikoa deitu ikasgaian erabiltzeko, curriculum egokituan (DBHko 2. zikloan).
Nafarroaren historia orokorrari buruzkoa da. Erromatarren garaietatik hasita gaur egun arte, Nafarroako historia aztertzen da 25 ataletan, Foruak sistema juridiko eta berezko estatus gisa duen garrantzia azpimarratuz. 1978ko Konstituzioa eta Foruaren Hobekuntza (1982) ere aipatzen dira, milurteko berriaren erreferentzia modura.
Haur Hezkuntzako D ereduari dagokionez, Matematika, Gaztelania eta Euskara ikasgaien estandarrak proposatzen dira.
Laneko orientazio ez-sexistari buruzko hainbat artikulu eskaintzen dira. Orientatzaileei eta irakasleei zuzenduta daude.
Con este material, queremos facilitar a la comunidad educativa, recursos para ayudar a sensibilizar hacia la inclusión.