Azken argitalpenak - Publicaciones
Unitate Espezifikoak definitu, eta horiek antolatzeko modua azaltzen da. Arlo arruntetan, ikasleak integratzeko moduari, jarraitu beharreko metodologia egokiari eta ikasle horien ebaluazioari buruzko ildoak ematen dira. Ikasleak unitate horietan atxikitzeko fitxa-gida bat ageri zaigu.
Contiene un diagnóstico riguroso de la situación del conocimiento del inglés de nuestro alumnado de Navarra, basado en la evaluación de mayor alcance realizada hasta la fecha en la Unión Europea.
169/97 Foru Dekretua jasotzen da, ekainaren 23koa (urriaren 17ko NAO), Nafarroako Batxilergoan ikasgai komunei eta lau modalitateen ikasgaiei dagokien curriculuma eta egitura ezartzen duena. 303/1997 Foru Agindua ere jasotzen du, uztailaren 28koa, Erlijio katolikoa ikasgaiaren curriculuma onartzen duena.
Biribilka, Iruñeko ILZaren Pedagoki aldizkariaren 6. zenbakia.
2004. ikasturtean Euskara Zerbitzuak deitutako Hezkuntza Berrikuntza lehiaketan saritutako egitasmoak dira.
C1999ko apirilean atzerriko hizkuntzei buruz Iruñean eginiko jardunaldietan aurkezturiko txostenak eta dokumentuak jasotzen dira. Saio batzuk hizkuntza irakasle guztientzat komunak dira; eta beste batzuk bereziki eginak dira Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Hizkuntza Ofizialeko eskoletako irakasleentzat.
DBHko lehen zikloan argudiatzea lantzeko tailerren bilduma da. Bakoitzean ikasleentzako testuak eta ariketak proposatzen dira.
Bake eta bizikidetzaren aldeko hezkuntza ikasgelan lantzeko hainbat orientabide eskaintzen zaizkigu. Halaber, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala, Haurren Eskubideen Adierazpena eta Emakumearen Eskubideen Adierazpena eskuratzeko aukera izango dugu.
Liburu honek ikasleen ahozko gaitasuna, penstamendu kritikoa eta ikasleen parte hartzea zabaldu nahi du, ahozko adierazpena, ahozko erregistro formalak eta portaerako arau sozial zenbait menderatzea dela medio.
Eguneroko bizitzak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzea proposatzen zaie gurasoei, familia giroan irakurtzeko eta idazteko ohiturak sor daitezen. Honako egoera hauek ageri dira: irakurri eta idatzi bidaiatzeko, komunikatzeko, jateko, oroitzeko, informazioa bilatzeko, egunerokoa ezagutzeko, jolasteko eta gozatzeko.