Azken argitalpenak - Publicaciones
Entzuteko gaitasuna definitzen da. Horrelako elbarritasuna duten ikasleen ebaluazioa egiteko moduaz eta ikasle horiekin ikastetxeetan egin beharreko jarduerez dihardu. Horrez gainera, Haur eta Lehen hezkuntzan ikasle horien jarraipena eta ebaluazioa egiteko edo datuak biltzeko, eranskinak eta adibideak eskaintzen dira.
Lankidetzaren ikaskuntza eta bere oinarri psikopedagogikoak definitzen dira. Halaber, horrelako ikaskuntza batean oinarrituriko hezkuntza esperientziak antolatzeko eta horien ebaluazioa egiteko modua azaltzen da. Horrelako esperientzia didaktikoei buruzko bost eredu eskaintzen zaizkigu.
CREENAk itxuratzen dituen gidetako bat da. Kontsultarako erreferentzi materiala izan nahi du Hezkuntza Bereziko ikastetxe batean ikasgela alternatibo bat sortu eta diseinatzeko prozesuan.
Irakurketa liburuxka hau urtero irakurketa sustatzeko egiten diren kanpainetan argitaratzen da. 12 fitxa dauzka, haurrak liburutegian hartzen dituen obren deskripzioa eta apreziazioa bertan idazteko, eta horrez gain egutegi bat, liburu eta irakurketaren inguruko Abezedario bat eta baliabide zerrenda txikia.
Ezin hobe hautaturiko eta sailkaturiko jarduerak ageri dira, elkarreragiketa eta gizarte autonomiako trebetasunak lantzeko, bai eskolan bai eskolatik kanpo. Horrekin batera, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua ebaluatzeko irizpideak zehazten dira.
Argitalpen honetan jasotako hitzaldiak eta txostenak 2003ko martxoan aurkeztu ziren, Hezkuntza Departamentuaren Euskara Zerbitzuak antolatutako A ereduari buruzko jardunaldietan.
Atzerriko Hizkuntzen bigarren jardunaldian parte hartu zutenen ponentziak eta artxiboak jasotzen ditu DVD honek.
Lan didaktiko eta atsegina da. Gure garaiko hiru haur pertsonaiaren inguruko fikzio gozo baten bitartez Nafarroako historiaren bi data gako horiek lotzen ditu gure egunokin, eta helburua du gure eskola-umeei gertaera historiko horien gaineko zenbait nozio oinarrizko eskuraraztea, beren adinarentzat behar bezalako mailan, lana beharrik gabeko datuz kargatu gabe.
Gazteak eta irakurketari buruzko liburuxka, 2008-2009 ikasturteko irakurzaletze kanpainarako.
Irakaslearen liburua