Azken argitalpenak - Publicaciones
Kurrikuluma Gaia duen edukia.

49/2008 Foru Dekretua dauka, maiatzaren 12koa, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergo irakaskuntzen egitura eta curriculuma ezartzen dituena. Eranskinetan irakasgai komunen curriculuma zehazten da eta bai Arte, Zientzia eta Teknologia eta Giza eta Gizarte Zientzien modalitatekoa ere.

66/2008 Foru Agindua dauka, maiatzaren 14koa, Nafarroako Foru Komunitatean batxilergoa ezarri eta aukerako irakasgaien curriculuma onesten duena. Eranskinetan modalitate guztietarako komun diren aukerako irakasgaien curriculuma eta bai berariazkoena ere garatzen dira.
62/2002 Foru Dekretua jasotzen da, martxoaren 25ekoa, Nafarroako Foru Erkidegoan Batxilergoari dagokion egitura eta curriculuma ezartzen duena. Horrekin batera, Erlijio Katolikoaren curriculuma ezartzen duen 88/2002 Foru Agindua eta HJAen curriculuma ezartzen duen 86/2002 Foru Agindua jasota daude.

Lehen Hezkuntzan irakasten diren hizkuntzen curriculuma dakar: Gaztelania eta lLiteratura (L1); Euskara eta literatura D eredua (L1); Euskara eta literatura A eredua (L2); Ingelesa (L2).
Ezin hobe hautaturiko eta sailkaturiko jarduerak ageri dira, elkarreragiketa eta gizarte autonomiako trebetasunak lantzeko, bai eskolan bai eskolatik kanpo. Horrekin batera, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua ebaluatzeko irizpideak zehazten dira.