Azken argitalpenak - Publicaciones
Dokumentazio didaktikoa Gaia duen edukia.
Lehen zatian, irakurketaren gaineko eredu teorikoa aurkezten da. Bigarren zatiak, berriz, irakurketa plan bati buruz dihardu. Besteak beste, horrelako plan baten xedea, ezaugarriak eta elementuak zehazten dira. Horrez gain, plana egiteko baliagarri izango zaizkigun argibideak ematen dira.
Lehen zatian, alde batetik, kontzeptu mapak eraikitzeko modua azaltzen zaigu; eta bestetik, irakurmena hobetzeko mapek duten garrantzia azpimarratzen da. Bigarrenean, berriz, irakasleek eta ikasleek eginiko kontzeptu mapak ageri zaizkigu, iruzkinez lagunduta.
Lehen zatiak ulermenezko irakurketaz eta irakurmena hobetzeko moduaz dihardu. Bigarren zatiak, berriz, unitate didaktikoaren, atalen, paragrafoen eta perpausen egiturei buruzko adibideak eskaintzen dizkigu.
Eguneroko bizitzak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzea proposatzen zaie gurasoei, familia giroan irakurtzeko eta idazteko ohiturak sor daitezen.
Liburu honek ikasleen ahozko gaitasuna, penstamendu kritikoa eta ikasleen parte hartzea zabaldu nahi du, ahozko adierazpena, ahozko erregistro formalak eta portaerako arau sozial zenbait menderatzea dela medio.
Eguneroko bizitzak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzea proposatzen zaie gurasoei, familia giroan irakurtzeko eta idazteko ohiturak sor daitezen. Honako egoera hauek ageri dira: irakurri eta idatzi bidaiatzeko, komunikatzeko, jateko, oroitzeko, informazioa bilatzeko, egunerokoa ezagutzeko, jolasteko eta gozatzeko.
Lehen zatian, ahozko adierazpenaren irakaskuntzari eta ahozkotasuna ikaskuntzan duen garrantziari buruzko hausnarketak biltzen dira. Bigarren zatian, berriz, ahozko azalpen bat prestatzeko "sekuentzia" eskaintzen zaigu, adibide gisa.
Eskola liburutegia antolatzeko oso baliagarriak diren gomendioak ematen dira. Era berean, liburutegiaren funtzionamendurako eta antolaketarako beharrezkoak diren dokumentuak eskuratu daitezke eranskinetan.
Lodosako "Pablo Sarasate" BHI, Corellako "Alhama" BHI eta Cintruenigoko "La Paz" BHI ikastetxeetako irakasleek eginiko ikastetxeko irakurketa planak aurkezten dira. Eredutzat hartu daitezke Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikastetxeetan.
Lehen zatian irakurmenari buruzko alderdi teorikoak aztertzen dira: ulermenezko irakurketaren hurbilpena; testu egiturak eta irakurmena; eta amaitzeko, irakurmena hobetzeko estrategiak. Bigarren zatian, jarduerak proposatzen dira eta irakasleei argibideak ematen zaizkie, ikasgelan irakurmena hobetzeko.