Azken argitalpenak - Publicaciones
Ebaluaketa Gaia duen edukia.
2002. urtean DBHko 2. eta 4. mailako ikasleei egin zitzaien ebaluazioaren datuak aurkezten dira. Irakurmena eta ortografia euskaraz zein gaztelaniaz eta matematika ebaluatu ziren. Ebaluazioa egiteko askotariko aldagaiak erabili ziren.
Lehen Hezkuntzako 2. eta 4. mailan Nafarroako ikastetxeetan eginiko ebaluazioaren emaitzak ageri dira. Honako ikasgai hauek ebaluatu ziren: Matematika, Gaztelania, Euskara eta Inguruaren Ezagutza.
Lehen Hezkuntzako ikasle guztiei eginiko ebaluazioaren emaitzak jasotzen dira. Irakurmena eta ortografia gaztelaniaz zein euskaraz eta matematikak ebaluatzen dira. Ebaluazioren diseinua ere ageri zaigu. Besteak beste, erabilitako tresnak, errendimendu eskalak eta ikaskuntza testuinguruaren aldagaiak zehazten dira.
Komunikazioa eta hizkuntza ebaluatzeko proba bat ezartzeko eskuliburua da, hezkuntza berezirako itxuratua. DVD bat ere badauka. Proba pasatzeko behar diren erregistroak eta laminak dauzkana.
Argitalpen honek Nafarroako Gobernuak ingelesezko ahozko komunikazio gaitasuna neurtzeko antolatu zuen ebaluazio baten emaitzak jasotzen ditu, MEC-ek egindako ebaluazioaren osagarri, hartan idatzizko eta ahozkoaren ulermeneko gaitasunak hartzen baitziren aintzat.
2004-2005 ikasturtean Nafarroan izandako emaitza akademikoak jasotzen dira, hezkuntza mailen arabera banatuta, alegia: Lehen eta Bigarren hezkuntza, DBH, Lanbide Hastapen Programak, Batxilergoa eta Berariazko Lanbide Heziketako.
2003-2004 ikasturtean Nafarroan izandako emaitza akademikoak jasotzen dira, hezkuntza mailen arabera banatuta, alegia: Lehen eta Bigarren hezkuntza, DBH, Lanbide Hastapen Programak, Batxilergoa eta Berariazko Lanbide Heziketako.
Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako, DBHko, Lanbide Hastapen Programetako, Batxilergoko eta Berariazko Lanbide Heziketako emaitza akademikoak jasotzen dira. Emaitza akademiko orokorren ondorioak ez ezik, ikastetxeen titularitatearen eta ikasleen hizkuntza ereduaren arabera bereizitako datuak ere kontsulatu ahal izango ditugu.
CREENAk itxuratzen dituen gidetako bat daukan CD-ROM bat da. Kontsultarako erreferentzi materiala izan nahi du mututasun selektiboa adimen gaitasun handia duten ikasleen hezkuntza premiak ebaluatzeko prozesuan.
La publicación presenta, analiza y comenta los resultados obtenidos por Navarra en la Evaluación general de Diagnóstico 2009, sobre las siguientes competencias: matemática, lingüística, conocimiento Eskola ibiltariak 2011 interacción con el medio físico y social y ciudadana, comparándolos con los resultados generales de españa y los de las demás comunidades autónomas.