Azken argitalpenak - Publicaciones
Eskolako liburutegiko Bilduma duen edukia.

Eguneroko bizitzak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzea proposatzen zaie gurasoei, familia giroan irakurtzeko eta idazteko ohiturak sor daitezen.

Liburu honek ikasleen ahozko gaitasuna, penstamendu kritikoa eta ikasleen parte hartzea zabaldu nahi du, ahozko adierazpena, ahozko erregistro formalak eta portaerako arau sozial zenbait menderatzea dela medio.

Eguneroko bizitzak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzea proposatzen zaie gurasoei, familia giroan irakurtzeko eta idazteko ohiturak sor daitezen. Honako egoera hauek ageri dira: irakurri eta idatzi bidaiatzeko, komunikatzeko, jateko, oroitzeko, informazioa bilatzeko, egunerokoa ezagutzeko, jolasteko eta gozatzeko.

Lehen zatian, ahozko adierazpenaren irakaskuntzari eta ahozkotasuna ikaskuntzan duen garrantziari buruzko hausnarketak biltzen dira. Bigarren zatian, berriz, ahozko azalpen bat prestatzeko "sekuentzia" eskaintzen zaigu, adibide gisa.

Eskola liburutegia antolatzeko oso baliagarriak diren gomendioak ematen dira. Era berean, liburutegiaren funtzionamendurako eta antolaketarako beharrezkoak diren dokumentuak eskuratu daitezke eranskinetan.

Lodosako "Pablo Sarasate" BHI, Corellako "Alhama" BHI eta Cintruenigoko "La Paz" BHI ikastetxeetako irakasleek eginiko ikastetxeko irakurketa planak aurkezten dira. Eredutzat hartu daitezke Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikastetxeetan.

Lehen zatian irakurmenari buruzko alderdi teorikoak aztertzen dira: ulermenezko irakurketaren hurbilpena; testu egiturak eta irakurmena; eta amaitzeko, irakurmena hobetzeko estrategiak. Bigarren zatian, jarduerak proposatzen dira eta irakasleei argibideak ematen zaizkie, ikasgelan irakurmena hobetzeko.

Testuen bitartez, ahotsa, sentimendua eta sormena lantzeko hainbat teknika eta ariketa proposatzen dira, irakurtzeko trebetasuna finkatzeko eta garatzeko helburuarekin. Proposaturiko teknikak lantzeko testu egokiak ageri zaizkigu.
Eskola liburutegi batek eduki beharreko oinarrizko funtsei buruzko argibideak ematen zaizkigu. Era berean, haur eta gazte literaturako argitaletxeek, informazio liburuek eta irakurketa planak egiteko nahiz ikasleen irakaskuntzarako Internetek eskainitako baliabideek osatutako zerrenda luzea eskuratuko dugu.