Azken argitalpenak - Publicaciones
Eskola liburutegi batek eduki behar dituen oinarrizko funtsei buruzko argibideak ematen zaizkigu. Era berean, haur eta gazte literaturako argitaletxeek, informazio liburuek eta irakurketa planak egiteko nahiz ikasleen irakaskuntzarako Internetek eskainitako baliabideek osatutako zerrenda luzea eskuratuko dugu.
Instrumenta Bildumaren 3. alean, ikasleek idatzitako testuetan ageri diren akatsen eta gabezien azterketa zehatza egiten da eta askotariko jarduerak proposatzen dira, idatzizko adierazpena hobetzeko. Ortografiatik paragrafo motetaraino doan azterketa aurkezten zaigu; tartean, zuzenketa gramatikalak, puntuazioa eta testuen koherentzia ere landuz.
Lenarriak bildumaren VIII. Zenbakia, CF-rom formatuan. Eskola lehiaketetan saritutako lanak jasotzen ditu urtero.
Jasotzen ditu Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek egindako lanak. Lan horiek sarituak izan ziren hainbat sailetan: bertsopapera, irakurketa eta deklamazioa, irrati gidoia, etnografia eta literatura (kontaera eta poesia). DVD bat ere badauka ahozko lanak biltzeko.
Eskola lehiaketetan 2005. eta 2006. urteetan saritutako poesia, deklamazio, etnografia eta narrazio lanak jasotzen dira. Horrekin batera, bi CD audio banatzen dira, bertso, deklamazio eta bestelako grabaketekin.
Eskola literatura eta antzerki lehiaketetan 2000tik 2004ra saritutako lanak (narrazioak, poemak, ipuinak eta antzerkiak) jasotzen dira.
Eskola literatura lehiaketetan 1995etik 2000ra saritutako euskarazko poesia eta narrazio lanak jasotzen dira.
Euskarazko literatura lehiaketetan 1995etik 2000ra sarituriko antzerki lanak jasotzen dira.
Eskola literatura eta antzerki lehiaketetan 1993tik 1995era saritutako euskarazko lanak jasotzen dira.
Eskola literatura eta antzerki lehiaketetan 1991tik 1993ra saritutako euskarazko lanak jasotzen dira.