Azken argitalpenak - Publicaciones
AFNH gidak irakasleei informazioa, ildoak eta estrategiak eskaintzen dizkie, AFNHen nolakotasunaren gainean.
Ikaskuntzaren nahasteen gida, irakurtzeko, idazteko eta kalkulatzeko zailtasunak dituzten ikasleetan zentratzen da.
Honako gai hauei buruzko informazio orokorra eskaintzen da: ikasle etorkinen eskolatzea, Nafarroako hezkuntza sistema, ikastetxeen antolakuntza, ikasleen eta familien eskubideak eta betebeharrak, eskola egutegia eta ikasketen homologazioa. Interesgarriak izan daitezkeen telefonoak eta helbideak ere jasotzen dira.
Sarreran zeharkako gaiak zer diren azaltzen da eta horiek gelan lantzeko moduak aipatzen dira. Horrez gain, programak, egitasmoak, curriculumeko materialak eta bakoitzari buruzko bibliografia eta helbide interesgarriak eskaintzen dira.
Bigarren Hezkuntzako ikasleekin lan egiten duten irakasleentzako eta gizarteko zerbitzuko langileentzako gida da (zeharkako gaiak, HJA, Tutoretzak, Gizarte trebetasunak, …). Honako sei interes gune hauetan antolatuta dago: nor naiz ni, besteak, nire bizitzaren gaineko kontrola dut, pertsonen arteko harremanak, hobe komunikatzen naiz eta zaintzen naiz.
Está guía recoge las publicaciones del Departamento de Educación desde 1996 hasta el 2007. Está organizada por grandes bloques temáticos y colecciones encabezadas por una introducción general tras la cual se presentan, ordenadas cronológicamente, las publicaciones. Cada una de ellas tiene sus datos técnicos y una pequeña reseña del contenido. La guía contiene, además, un DVD con los PDF de 204 publicaciones.
Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiak 1996tik 2005era argitaratutako lanen bilduma aurkezten da. Obrak bildumetan jaso dira eta bakoitzaren edukiari buruzko deskribapena egin da. Gidarekin batera CD-ROMa banatzen da. Obra asko PDF formatuan ageri dira; eta horri esker, orri jakinak kontsultatu, gai zehatzak bilatu edo obraren ikuspegi orokorraz jabetzeko aukera izango dugu.
Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiak 1996ko irailetik 2002. urtera eginiko argitalpen guztiei buruzko erresenak topatuko ditugu. Berrikuntza gisa, guztiak CD-ROM batean jaso dira, gehientsuenak PDF formatuan; horri esker, erresenak osorik ikusteko aukera izango dugu. Era berean, bilaketa sistemaren bidez, obretako corpus osoan ez ezik obra bakoitzaren barruan ere bilaketa egin ahal izango dugu.
Contiene información sobre las enseñanzas de Formación Profesional y de Artes Plásticas y Diseño: situación de los Ciclos Formativos en el Sistema Educativo; cómo se estructura la Formación Profesional Específica; Ciclos Formativos de Grado Medio; Ciclos Formativos de Grado Superior y acceso a la Universidad desde ellos.
Nafarroako geografia orokorra da, honako lau zati handi hauetan banatuta: Geografia Fisikoa; Biztanleriaren Geografia; Geografia Ekonomikoa eta Nafarroako Lurralde Antolamendua. Bibliografia eta dokumentuen laburpena ere eskaintzen zaigu.