Azken argitalpenak - Publicaciones
Nafarroako geografia orokorra da, honako lau zati handi hauetan banatuta: Geografia Fisikoa; Biztanleriaren Geografia; Geografia Ekonomikoa eta Nafarroako Lurralde Antolamendua. Bibliografia eta dokumentuen laburpena ere eskaintzen zaigu.
Ikasgaiaren garapen didaktikorako proposamena da. Honako hauek biltzen ditu: Ikasgaiaren curriculuma; material didaktikoak (unitate didaktiko baten garapena); eta, laguntzeko materialak (oinarrizko teknikak, argazkiaren historia, argazkiaren erabilera soziala eta irudien irakurketa).
Nafarroako eta Espainiako aireko argazkien aukeraketa bat da, non geologia fenomeno interesgarriak ageri diren. Binaka jarritako aireko argazki horiek erliebean ikusi ahal izango ditugu, testuan emandako azalpenei jarraituz eraikiko dugun estereoskopioaren laguntzaz. Era berean, ikusgai diren fenomeno geologikoen eskema jasotzen duten gardenkiak eskaintzen zaizkigu.
Familiei zuzendutako proposamena da, liburutegi txiki bat egin dezaten. Oinarrizko eta aldi berean askotariko funtsek osaturiko liburutegiak testu liburuez bestelakoa izan behar duen arren, eskolako lanak egiteko lagungarria izan beharko du.
CD honek hainbat hezkuntza esperientzia jasotzen ditu, curriculum dibertsifikazioko ikasgeletan erabiltzekoa.
Kasu askoren azterketan oinarrituta, ebaluazioari eta titulazioa erabakitzeko prozedurei buruz diharduen lana da. Gainditu gabeko ikasgaiak dituzten ikasleen ziklo amaierako ebaluazioa aztertzen da eta titulazioari buruzko hainbat zalantza argitzen dira. Halaber, orientabidean eta ebaluazioan laguntzeko dokumentuak eskaintzen dira.
Zientziak ebaluatzeko PISA eredua aurkezten zaigu. Edukiak, testuingurua eta zientzia prozesuak neurtzen dituen gaitasun zientifikoa azaltzen zaigu. Iruzkinez lagundutako galdera dezente eskaintzen dira eta baita ereduak berak eragindako iradokizunak ere.
Argitalpen honek aztertu egiten du zer emaitza izan ziren 2009-2010 ikasturtean lehen hezkuntzako 4. kurtsoan egindako irakurmen gaitasunaren ebaluazioan.
2006ko PISA ebaluazioaren datuak aurkezten ditu, Zientzia, Irakurketa eta matematikaren inguruan egina. Aurrena Pisa ebaluzioaren orientazioa esplikatzen du eta ondoren emaitzak, gaitasun/prozesu eskalen arabera, ezagupen menderatze mailen arabera, zientzienganako jarreraren arabera eta hainbat aldagairen arabera. Irakurketan eta matematikan errendimendu orokorra aurkezten da, eta gero gaitasun mailen arabera eta sexuaren arabera ere bai.
Ikuskaritza Zerbitzuak Departamentu didaktikoetan eginiko ebaluazioaren datuak ematen dira. Datuak jasotzeko, hainbat informazio iturri erabili dira (inkestak, elkarrizketak eta dokumentuen analisia). Irakasleen, departamentu buruen eta zuzendaritza taldeen iritziak ez ezik, ebaluatzaileak berak kanpotik emandakoak ere ezagutzeko aukera izango ditugu.