Azken argitalpenak - Publicaciones
2004. urtean Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasle guztiei eginiko Ingeleseko ebaluazioaren emaitzak jasotzen dira. Besteak beste, ebaluazioaren diseinua, ikasleek ahozko ulermenean izandako errendimendua, ahozko adierazpena, idatzizko ulermena eta adierazpena, eta errendimendu globala begiratzeko aukera izango dugu. Halaber, ikasleei buruzko eta irakasleei loturiko eskola eta gizarte aldaera jakinetan izandako emaitzak jaso dira.
DBHko 2. eta 4. mailako ikasle guztiei eginiko ebaluazioaren diseinua jasotzen da. Horrekin batera, ahozko eta idatzizko ulermenenean zein adierazpenean, hizkuntzari buruzko hausnarketan eta alderdi soziokulturaletan izandako emaitzak eskuragarri daude. Gizarte faktoreei, eskolari, ikasleari eta irakasleari buruzko aldagaiak aurreikusten dira.
2005eko abenduan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. eta 4. mailatan eginiko ebaluazioaren emaitzak jasotzen dira. Matematika, Gaztelania eta Euskara ikasgaiak ebaluatu ziren. Ikasgaietako probak ere eskura daitezke.
2002. urtean DBHko 2. eta 4. mailako ikasleei egin zitzaien ebaluazioaren datuak aurkezten dira. Irakurmena eta ortografia euskaraz zein gaztelaniaz eta matematika ebaluatu ziren. Ebaluazioa egiteko askotariko aldagaiak erabili ziren.
Lehen Hezkuntzako 2. eta 4. mailan Nafarroako ikastetxeetan eginiko ebaluazioaren emaitzak ageri dira. Honako ikasgai hauek ebaluatu ziren: Matematika, Gaztelania, Euskara eta Inguruaren Ezagutza.
Lehen Hezkuntzako ikasle guztiei eginiko ebaluazioaren emaitzak jasotzen dira. Irakurmena eta ortografia gaztelaniaz zein euskaraz eta matematikak ebaluatzen dira. Ebaluazioren diseinua ere ageri zaigu. Besteak beste, erabilitako tresnak, errendimendu eskalak eta ikaskuntza testuinguruaren aldagaiak zehazten dira.
Komunikazioa eta hizkuntza ebaluatzeko proba bat ezartzeko eskuliburua da, hezkuntza berezirako itxuratua. DVD bat ere badauka. Proba pasatzeko behar diren erregistroak eta laminak dauzkana.
Argitalpen honek Nafarroako Gobernuak ingelesezko ahozko komunikazio gaitasuna neurtzeko antolatu zuen ebaluazio baten emaitzak jasotzen ditu, MEC-ek egindako ebaluazioaren osagarri, hartan idatzizko eta ahozkoaren ulermeneko gaitasunak hartzen baitziren aintzat.
Informatikako programa honek euskal ortografiari buruzko milatik gora ariketa eskaintzen ditu. Era berean, ariketa berriak proposatzeko aukera ematen die irakasleei. Lehen eta Bigarren hezkuntzarako egina da eta bi disketetan datorkigu.
Nafarroako abestien aukeraketa eskaintzen zaigu, Aita Donostiak egina. Partiturak gaika antolatuta daude eta banan-banan aztertzen dira, musikologiaren ikuspegitik.