Azken argitalpenak - Publicaciones
Lehen zatian, alde batetik, kontzeptu mapak eraikitzeko modua azaltzen zaigu; eta bestetik, irakurmena hobetzeko mapek duten garrantzia azpimarratzen da. Bigarrenean, berriz, irakasleek eta ikasleek eginiko kontzeptu mapak ageri zaizkigu, iruzkinez lagunduta.
Lehen zatiak ulermenezko irakurketaz eta irakurmena hobetzeko moduaz dihardu. Bigarren zatiak, berriz, unitate didaktikoaren, atalen, paragrafoen eta perpausen egiturei buruzko adibideak eskaintzen dizkigu.
Hezkuntzaren kalitateaz eta hura zehazten duten elementuez dihardu, esate baterako: eskola errendimenduaren hobekuntza lortzea, helburu oinarrizkoak eta ertainak bereiziz; muinbakartasuna eta aniztasuna; eta aniztasunaren arretarako neurriak.
Garapen psikomotorra, adimenaren garapena, hizkuntzaren garapena eta garapen sozioafektiboari buruzko argibideak ematen dira. Era berean, alderdi horiek guztiak garatzeko gomendioak eta argibideak ematen zaizkie gurasoei. Marrazki erakargarriekin ilustratuta dago.
Javier Marcotegui Ros jaunak, Hezkuntza eta Kultura Kontseilariak, Madrilen, 1998ko martxoaren 4an Estatuko Eskola Kontseiluak antolaturiko "La implantación de la Educación Secundaria Obligatoria" izeneko mintegian eman zuen hitzaldiaren testua jasotzen da.
CD honek sekuentzi didaktikoak eta jarduera ereduak jasotzen ditu. Haur Hezkuntzan, hizkuntza idatziaren irakaskuntzarako eredu eta gida modura erabili ahal izango dugu.
2003. eta 2004. urteetan EGA probetarako proposaturiko azterketak jaso dira. Horrekin batera, ahozko azterketan proposaturiko gaiak dituen CD audioa ere banatzen da.
2001. eta 2002. urteetan EGA probetarako proposaturiko azterketak jaso dira. Horrekin batera, ahozko azterketan proposaturiko gaiak dituen CD audioa ere banatzen da.
Argitalpen honetan didaktikoki azaltzen da ikasleen eskubide eta betebeharren gaineko foru dekretuaren edukia eta zenbait iradokizun, eredu eta lagungarrizko dokumentu eskaintzen hura gauzatzea bideratzeko.
Eguneroko bizitzak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzea proposatzen zaie gurasoei, familia giroan irakurtzeko eta idazteko ohiturak sor daitezen.