Azken argitalpenak - Publicaciones
Irakurketa liburuxka hau urtero irakurketa sustatzeko egiten diren kanpainetan argitaratzen da. 12 fitxa dauzka, haurrak liburutegian hartzen dituen obren deskripzioa eta apreziazioa bertan idazteko, eta horrez gain egutegi bat, liburu eta irakurketaren inguruko Abezedario bat eta baliabide zerrenda txikia.
Ezin hobe hautaturiko eta sailkaturiko jarduerak ageri dira, elkarreragiketa eta gizarte autonomiako trebetasunak lantzeko, bai eskolan bai eskolatik kanpo. Horrekin batera, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua ebaluatzeko irizpideak zehazten dira.
Argitalpen honetan jasotako hitzaldiak eta txostenak 2003ko martxoan aurkeztu ziren, Hezkuntza Departamentuaren Euskara Zerbitzuak antolatutako A ereduari buruzko jardunaldietan.
Atzerriko Hizkuntzen bigarren jardunaldian parte hartu zutenen ponentziak eta artxiboak jasotzen ditu DVD honek.
Lan didaktiko eta atsegina da. Gure garaiko hiru haur pertsonaiaren inguruko fikzio gozo baten bitartez Nafarroako historiaren bi data gako horiek lotzen ditu gure egunokin, eta helburua du gure eskola-umeei gertaera historiko horien gaineko zenbait nozio oinarrizko eskuraraztea, beren adinarentzat behar bezalako mailan, lana beharrik gabeko datuz kargatu gabe.
Gazteak eta irakurketari buruzko liburuxka, 2008-2009 ikasturteko irakurzaletze kanpainarako.
Irakaslearen liburua
Bigarren hezkuntzako A ereduan dauden eta Urruneko Hizkuntza Eskola Ofizialeko bigarren ikasturtean matrikulatu diren ikasleei zuzendutako material osagarriak dira. 1-3 bitarteko unitateak eskaintzen ditu. Irakaslearen liburua ere badago eta baita bestelako material osagarriak ere: puzzleak, kartak eta jolasak.
Irakaslearen liburua
Bigarren hezkuntzako A ereduan dauden eta Urruneko Hizkuntza Eskola Ofizialean matrikulatu diren ikasleei zuzendutako material osagarriak dira. Ikaslearen liburuaz gain, irakasleentzako liburua, eta antzara jokoan aritzeko taula dauka, galdera eta erantzunekin. Halaber, 2 CD audio eskuratu ditzakegu ikasgelan lantzeko testuekin eta elkarrizketekin.