Behaketa eta ebaluazioa. Lehen Hezkuntza
imagen

Prestakuntza ebaluazioa, ebaluazioa, eta behatzeko tresnei buruzko lana da. Sei proposamen didaktiko aurkezten dira behaketa aintzat hartzeko. Bibliografia ere jasotzen da.

Irakurri gehiago...

Nuevo libro segundo de la Junta Superior de Educación de Navarra

XIX. mendeko Irakurtzen ikasteko manual baten edizio fasimila da, Nafarroako Eskola Kontseiluak bultzatua. Manuala, Nuevo Libro segundo delakoa, Nafarroako hezkuntza batzorde Gorenak enkargatu ezion Ezequiel Torrecilla maisuari eta behin eta berriz argitaratu zuen XIX. mendearen erdialdetik XX. mendea ongi sartu arte. Faksimilaren osagarri, liburuak bi azterlan ere baditu, Javier Navallasek eta Francisco Sotok prestatuak, bata Hezkuntza Batzorde Gorenaren gainean eta bestea Libro Segundoren beraren gainean.

Irakurri gehiago...

Araudia eta hezkuntza edukiak

28/2007 foru dekretua dauka, zeinak arautzen baitu Haur Hezkuntzako lehen zikloa Nafarroako Foru Komunitatean eta ezartzen baitu zer beherkizun bete behar dituzten maila hori ematen duten ikastetxeek eta zer eduki eman behar diren.

Irakurri gehiago...

Hezkuntza Premia Bereziak: Mugimenduzko Ezgaitasuna duten ikasleak
imagen

Hainbat orientabide eskaintzen dira, buruko paralisia duten haurren curriculuma egokitzeko. Adibide zehatzak eta ebaluazioa egiteko galdeketak ematen dira kasu bakoitzerako. Halaber, eskola altzariak eta material didaktikoak egokitzeko eranskina topatuko dugu.

Irakurri gehiago...

Nafarroa, foru erkidegoa. Nafar foruaren historia eta egungo baliotasuna
imagen

Hiru zatitan banatuta dago: Oinarrizko Kontzeptuak, Foruen Historia eta gaur egungo Foru Sistema. Besteak beste, honako hauek azaltzen dira: Forua, Foru Pribatua eta Foru Publikoa, Nafarroako kokapena Espainiako Foraltasunean, askatasuna Nafarroako Foruaren oinarrizko printzipio gisa, Nafarroako Foruaren hurrenkera agindua, 1841eko Lege Itundua eta Foruaren hobekuntza.

Irakurri gehiago...

Modelo de fondo bibliográfico para una biblioteca escolar de Educación Secundaria

Bigarren Hezkuntzako ikastetxe bateko eskola liburutegiaren funtsa osatzeko egokiak izan daitezkeen liburuak aipatzen dira. Curriculumeko arloen eta literatura generoen arabera antolatuta daude. Liburu bakoitzeko argitaletxe datuak eta erresena laburra eskaintzen zaigu.

Irakurri gehiago...

Merindadeak. Nafarroako Historiako Gaiak Bigarren Hezkuntzarako. Sintesi historikoa
imagen

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Derrigorrezkoaren ondokoan diharduten ikasleentzako Nafarroako Historiaren eskuliburua da. Nafarroako historiaren sintesia egiten da, honako lau atal hauetan: Historiaurrea eta Erdi Aroa; Aro Modernoa; XIX. mendea eta XX. mendea. "Merindades" izeneko proiektuaren barruan dago. Proiektuak DBHko lehen zikloan egiteko unitate didaktikoez osatutako programazioa ere eskaintzen du.

Irakurri gehiago...

Merindadeak. Nafarroako Historiako Gaiak Bigarren Hezkuntzarako. Unitate Didaktikoak. Lehen Zikloa
imagen

Bigarren Hezkuntzan Nafarroaren Historia erakusteko Merindades proiektua aurkezteaz gainera, DBHko lehen ziklorako honako sei Unitate Didaktiko hauen garapena aurkezten du: Bizimodu zaila: ehizatu, bildu eta ekoiztu; Baskoiak eta Erromatartzea; Berezko nortasuna: Iruñeko Erreinutik Nafarroako erreinura; Erromanikoa eta Done Jakue Bidea; Erreinu zokoratua eta handien ikusmiran; Frantziako eragina: gotikoa.

Irakurri gehiago...

Bitartekotza eta gatazken konponbidea. Programazioa. Gida didaktikoaa
imagen

Bitartekotza eta gatazken konponbideari buruzko testuliburu baten irakaslearen koadernoa da. Programazioa eta gida didaktikoa dauka. Berariaz pentsatua dago Hezkuntza Arretaren ordu-eremuan erabiltzeko, baina beste edozein testuingurutan berdin baliagarria izanen da.

Irakurri gehiago...

Bitartekotza eta gatazken konponbidea. Ikaslearen koadernoa
imagen

Bitartekotza eta gatazken konponbideari buruzko testuliburu baten ikaslearen koadernoa da. Berariaz pentsatua dago Hezkuntza Arretaren ordu-eremuan erabiltzeko, baina beste edozein testuingurutan berdin baliagarria izanen da.

Irakurri gehiago...