Azken argitalpenak - Publicaciones
adolescencia etiketa duen edukia.
Bigarren Hezkuntzako ikasleekin lan egiten duten irakasleentzako eta gizarteko zerbitzuko langileentzako gida da (zeharkako gaiak, HJA, Tutoretzak, Gizarte trebetasunak, …). Honako sei interes gune hauetan antolatuta dago: nor naiz ni, besteak, nire bizitzaren gaineko kontrola dut, pertsonen arteko harremanak, hobe komunikatzen naiz eta zaintzen naiz.
Lehen zatian, tabakoaren historia kontatzen zaigu. Bigarren zatian, berriz, Nafarroako nerabeen tabako kontsumoaz eginiko doktore tesi baten ondorioak ageri zaizkigu.
Eguneroko bizitzak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzea proposatzen zaie gurasoei, familia giroan irakurtzeko eta idazteko ohiturak sor daitezen.
Tolesgarri honetan modu erraz ulergarrian esplikatzen zaie gurasoei gure nerabe eta gazteek zer erabilera nagusi egiten dituzten Interneten: e-maila, messengerra, chata, sare sozialak, blogak, wikiak, eta abar, eta eskola ematen ere zaie zer prekauzio neurri komeni den hartzea sarearen erabilera segurua egiteko.
Proposamen bat egin nahi dugu DBHko bi lehenbiziko mailetarako. Haren bidez oinarrizko gaiak lantzen ahal dira osasunari buruzko trebetasunak eta gaitasunak garatzeko, osotasunean eta curriculumeko edukietan txertaturik.
Gazteak eta irakurketari buruzko liburuxka, 2008-2009 ikasturteko irakurzaletze kanpainarako.