Azken argitalpenak - Publicaciones
bachillerato etiketa duen edukia.

Batxilergoari buruzko informazioa jasotzen da. Espainiako Hezkuntza Sisteman batxilergoaren nondik norakoak azaldu, eta eskainitako lau modalitateren berri ematen zaigu, hau da: Artea, Teknologia, Natur eta Osasun Zientziak eta Giza eta Gizarte Zientziak. Era berean, modalitateak amaitzean, egin daitezkeen ikasketen berri ematen da.batxilergoaren nondik norakoak azaldu, eta eskainitako lau modalitateren berri ematen zaigu, hau da: Artea, Teknologia, Natur eta Osasun Zientziak eta Giza eta Gizarte Zientziak. Era berean, modalitateak amaitzean, egin daitezkeen ikasketen berri ematen da.
Gaiaren araberako 20 bloketan bildutako 50 jarduera praktiko deskribatzen dira. Batzuk DBHrako egokiak dira, eta beste batzuk, zailagoak, Batxilergoari begira prestatuta daude.
Jose Angel Valenteren obra poetikoari buruzko ikerketa eskaintzen zaigu. Bere poetikaren mundu-ikuskera ezagutza bide gisa deskribatzen da. Batxilergo ikasleei zuzendutako iruzkinak ere eransten dira eta idazleari buruzko bibliografia zabala topatuko dugu.

89/2002 Foru Agindua jasotzen da; hain zuzen ere, Batxilergoaren egitura garatzen, antolaketa arautzen, ordutegia finkatzen eta Nafarroako hautazko ikasgaien curriculuma onartzen duena.
Escritoras del mundo es un esfuerzo por reconstruir a pedacitos ese legado poderoso que construyeron tantas escritoras, criticadas o señaladas y finalmente eliminadas de los espacios más significados, por el atrevimiento de inmiscuirse en mundos prohibidos para ellas.

Batxilergoaren gaineko informazioa ematen du: non kokatua den hezkuntza sistemaren barrenean, zer kurtso eta zer ikasgai ematen diren eta zer modalitate dauden: arteak, zientzia eta teknologia, giza eta gizarte ziientziak, eta bai beste haibat alderdi: ebaluazioa, promozioa, titulua eta ondoren egin daitezkeen ikasketak.
New York hiriko elementuetan oinarrituriko unitate didaktikoa proposatzen da, hain zuzen: eraikinak, jendea, kaleak, metroa eta museoak. Bakoitzari buruzko jarduerak ere eskaintzen dira.

Martxoaren 19ko 23/2007 Foru Dekretua dauka, zeinak ezartzen baitu Haur Hezkuntzako 2. zikloko irakaskuntzen curriculuma. Arloetako curriculuma ere aurkezten du: Norberaren burua ezagutzea eta autonomia pertsonala: inguruaren ezagutza; Hizkuntzak: komunikazioa eta irudikapena.

49/2008 Foru Dekretua dauka, maiatzaren 12koa, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergo irakaskuntzen egitura eta curriculuma ezartzen dituena. Eranskinetan irakasgai komunen curriculuma zehazten da eta bai Arte, Zientzia eta Teknologia eta Giza eta Gizarte Zientzien modalitatekoa ere.

66/2008 Foru Agindua dauka, maiatzaren 14koa, Nafarroako Foru Komunitatean batxilergoa ezarri eta aukerako irakasgaien curriculuma onesten duena. Eranskinetan modalitate guztietarako komun diren aukerako irakasgaien curriculuma eta bai berariazkoena ere garatzen dira.