Azken argitalpenak - Publicaciones
ciencias sociales etiketa duen edukia.
Ikasgaiaren helburuak, edukiak, metodologia eta ebaluazio irizpideak adierazteaz gain, ikasgelan egin beharreko jarduerak jasotzen dira honako hiru zailtasun maila hauek bereiziz: "oinarrizkoa", ikasle guztiek egin beharrekoa; "propedeutiko edo ertaina", Batxilergoa bermeekin ikasi nahi duten ikasleentzako; eta "bikaina edo goi mailakoa" jakintza eta trebetasun maila jasoa duten ikasleentzat, hau da, hurrengo hezkuntza aldira igarotzeko eskatzen dena baino gaitasun handigoa dutenentzat.
Gizarte Zientzietara Aplikatutako Matematikako ariketak eta galderak jasotzen dira, honako hiru multzo handi hauetan banatuta: Algebra, Analisiak eta Probabilitatea, eta Inferentzia Estatistikoa. Ikasgaia ematen duten irakasleei eta ikasleei zuzenduta dago.