Azken argitalpenak - Publicaciones
necesidades educativas especiales etiketa duen edukia.

DBHn elbarritasun psikikoa duten ikasleen beharrei hezkuntza erantzuna emateko gida da. Elbarritasun psikikoa definitzeaz gain, ikasle horien premiak azaltzen dira, bai adimen eta nortasunezkoak bai autonomia pertsonala nahiz sozialekoak. Curriculuma norbanakoari egokitzeko hainbat adibide ageri zaizkigu.

Hainbat orientabide eskaintzen dira, buruko paralisia duten haurren curriculuma egokitzeko. Adibide zehatzak eta ebaluazioa egiteko galdeketak ematen dira kasu bakoitzerako. Halaber, eskola altzariak eta material didaktikoak egokitzeko eranskina topatuko dugu.
Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleei zuzendutako informatika programa askoren aipamena eta deskribapena egiten da. Era berean, deskribaturiko programa bakoitzaren eskakizun teknikoen berri ematen da.