Azken argitalpenak - Publicaciones
pisa etiketa duen edukia.
Irakurmena definitzeaz gain, PIRLS eta PISA nazioarteko ebaluazio proiektuetan irakurketari buruz jasotakoaz hitz egiten da. Era berean, irakurketan goi mailako errendimenduak lortu ahal izateko, hezkuntza sisteman egin beharreko jarduera egokiak aztertu, eta jarduteko proposamenak zehazten dira.
Zientziak ebaluatzeko PISA eredua aurkezten zaigu. Edukiak, testuingurua eta zientzia prozesuak neurtzen dituen gaitasun zientifikoa azaltzen zaigu. Iruzkinez lagundutako galdera dezente eskaintzen dira eta baita ereduak berak eragindako iradokizunak ere.
Argitalpen honek aztertu egiten du zer emaitza izan ziren 2009-2010 ikasturtean lehen hezkuntzako 4. kurtsoan egindako irakurmen gaitasunaren ebaluazioan.
2006ko PISA ebaluazioaren datuak aurkezten ditu, Zientzia, Irakurketa eta matematikaren inguruan egina. Aurrena Pisa ebaluzioaren orientazioa esplikatzen du eta ondoren emaitzak, gaitasun/prozesu eskalen arabera, ezagupen menderatze mailen arabera, zientzienganako jarreraren arabera eta hainbat aldagairen arabera. Irakurketan eta matematikan errendimendu orokorra aurkezten da, eta gero gaitasun mailen arabera eta sexuaren arabera ere bai.