Azken argitalpenak - Publicaciones
unidad didáctica etiketa duen edukia.
Unitate didaktikoak DBHko 2. kurtsoko bi gertaera historiko handi hurbildu nahi dizkie ikasleei, zeinaren eragina gaur arte iraun duen, nahiz eta Navas de Tolosako batailatik (XIII. mendea) zortziehun urte pasatu diren eta Albako dukearen soldaduek Nafarroa konkistatu zutenetik (XVI. mendea) bostehun.

Bigarren Hezkuntzan Nafarroaren Historia erakusteko Merindades proiektua aurkezteaz gainera, DBHko lehen ziklorako honako sei Unitate Didaktiko hauen garapena aurkezten du: Bizimodu zaila: ehizatu, bildu eta ekoiztu; Baskoiak eta Erromatartzea; Berezko nortasuna: Iruñeko Erreinutik Nafarroako erreinura; Erromanikoa eta Done Jakue Bidea; Erreinu zokoratua eta handien ikusmiran; Frantziako eragina: gotikoa.

Lehen zatiak irakurmenaz eta ulermenezko irakurketa hobetzeko moduaz dihardu. Bigarren zatiak, berriz, unitate didaktikoaren, atalen, paragrafoen eta perpausen egiturei buruzko adibideak eskaintzen dizkigu.
Proposatutakoaren gaineko curriculum garapena jasotzen da. Besteak beste, helburuak, edukiak, metodologia eta ebaluazio orientabideak, baliabideak, eta lekua eta denboraren antolaketa zehazten dira. Horrez gain, zazpi unitate didaktikoren garapena ageri zaigu.

Eskola liburutegia aztertzeko eta ikertzeko baliabideak eskaintzen dituen gune gisa aurkezten zaigu. Hainbat ariketa eskaintzen dira, ikasleek liburutegiak eskainitako materialak, kontsulta liburuak, entziklopediak eta hiztegiak erabiltzen ikas dezaten.
Publizitate hizkuntzaren alderdi orokorrez diharduen sarrerarekin batera, prentsa idatzian argitaraturiko iragarkien bilduma eskaintzen zaigu. Iragarkiaren esaldi nagusia aintzat hartuta, bilduma alfabetikoki antolatuta dago. Orrialde bikoitzean aurkezten dira: ezkerraldean iragarkia ageri zaigu eta eskuinean erabilitako publizitate hizkuntza sakonki aztertzeko galderak. Horrez gain, aukeraturiko iragarkietatik abiatuta, hainbat ariketa proposatzen dira.
Escritoras del mundo es un esfuerzo por reconstruir a pedacitos ese legado poderoso que construyeron tantas escritoras, criticadas o señaladas y finalmente eliminadas de los espacios más significados, por el atrevimiento de inmiscuirse en mundos prohibidos para ellas.
Lanerako 8 unitate jasotzen dira. Landu beharreko abestiak, jarduerak, jolasak, helburuak eta edukiak unitate bakoitzaren lezioetan zehazten dira. Haur Hezkuntzari eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloari zuzenduta dago.
New York hiriko elementuetan oinarrituriko unitate didaktikoa proposatzen da, hain zuzen: eraikinak, jendea, kaleak, metroa eta museoak. Bakoitzari buruzko jarduerak ere eskaintzen dira.

DBHko lehen zikloan argudiatzea lantzeko tailerren bilduma da. Bakoitzean ikasleentzako testuak eta ariketak proposatzen dira.