Azken argitalpenak - Publicaciones
Ebaluaketa Gaia duen edukia.
Curriculum Egokituaren Unitateak urtebetez martxan jarri ondoren, Curriculuma Diseinatzeko eta Garatzeko Unitate Teknikoak eginiko ebaluazioa jasotzen da. Ikasle, guraso eta irakasleen iritziak ere aintzat hartu dira. Amaieran, hobetzeko orientabideak eta ondorioak eskaintzen zaizkigu.
Nafarroako hezkuntzan erabilitako adierazle sistemaren berri ematen zaigu. Honako multzo hauetan banatuta daude: Testuinguru Adierazleak, Baliabide Adierazleak, Eskolaratze Adierazleak, Prozesu Adierazleak eta Emaitza Adierazleak.
Liburu honek jasotzen du zer bilakaera duen Nafarroako hezkuntza Sistemak 2007. urtean
Ingelesezko Hizkuntza gaitasuna; ahozko komunikazioa proban erabilitako lau sortak dira, A4 tamainan, inprimatzeko modukoak.
Lehen Hezkuntzako hiru zikloetan 2006-2007 ikasturte amaieran egingo den kanpo ebaluazioaren testuingurua aurkezten da. Ebaluatuko diren arloetako proben ereduak ere topa daitezke, hau da: gaztelaniazko ulermenezko irakurketa, gaztelaniazko testuen ekoizpena eta arazoen ebazpena.
Prestakuntza ebaluazioa, ebaluazioa, eta behatzeko tresnei buruzko lana da. Sei proposamen didaktiko aurkezten dira behaketa aintzat hartzeko. Bibliografia ere jasotzen da.
Liburu honek azaltzen du zer den ebaluazio diagnostikoa, LOEk urtero egin beharrekotzat ezarri duena ikastetxe guztietan DBHko bigarren kurtsoa amaitzean.
Liburu honek azaltzen du zer den ebaluazio diagnostikoa, LOEk urtero egin beharrekotzat ezarri duena ikastetxe guztietan Lehen Hezkuntzako bigarren zikloa amaitzean.
Irakurmena definitzeaz gain, PIRLS eta PISA nazioarteko ebaluazio proiektuetan irakurketari buruz jasotakoaz hitz egiten da. Era berean, irakurketan goi mailako errendimenduak lortu ahal izateko, hezkuntza sisteman egin beharreko jarduera egokiak aztertu, eta jarduteko proposamenak zehazten dira.
Dirigido especialmente a orientadores, profesores de Pedagogía Terapéutica y asesores, el trabajo pretende aclarar las cuestiones que se plantean sobre este tema. Incluye varios cuadros sinópticos.