Azken argitalpenak - Publicaciones
Hezkuntza ikuskaritzako koadernoak Bilduma duen edukia.
Nafarroako hezkuntzan erabilitako adierazle sistemaren berri ematen zaigu. Honako multzo hauetan banatuta daude: Testuinguru Adierazleak, Baliabide Adierazleak, Eskolaratze Adierazleak, Prozesu Adierazleak eta Emaitza Adierazleak.
Liburu honek jasotzen du zer bilakaera duen Nafarroako hezkuntza Sistemak 2007. urtean
Nafarroako Hezkuntza Sistemaren emaitzak gaurkotuta jasotzen dituen dokumentua.
Ingelesezko Hizkuntza gaitasuna; ahozko komunikazioa proban erabilitako lau sortak dira, A4 tamainan, inprimatzeko modukoak.
Hezkuntza Ikuskaritzako Sistemaren Ebaluazioa saileko 8. zenbakia. Liburuaren asmoa da zenbait irizpide bateratu sortu eta eskaintzea Lehen Hezkuntzako ikasleek idatzitako testuak zuzentzeko. Euskarazko bertsioa berariaz egokitua dago euskarazko testuak zuzendu beharrak dakartzan problemetarako.
Liburu honek azaltzen du zer den ebaluazio diagnostikoa, LOEk urtero egin beharrekotzat ezarri duena ikastetxe guztietan DBHko bigarren kurtsoa amaitzean.
Liburu honek azaltzen du zer den ebaluazio diagnostikoa, LOEk urtero egin beharrekotzat ezarri duena ikastetxe guztietan Lehen Hezkuntzako bigarren zikloa amaitzean.
Irakurmena definitzeaz gain, PIRLS eta PISA nazioarteko ebaluazio proiektuetan irakurketari buruz jasotakoaz hitz egiten da. Era berean, irakurketan goi mailako errendimenduak lortu ahal izateko, hezkuntza sisteman egin beharreko jarduera egokiak aztertu, eta jarduteko proposamenak zehazten dira.
"Hezkuntza Ikuskaritzaren Koadernoak" bildumako Sistemaren Ebaluazioa sailaren 7. zenbakia. Erdaraz sail horren 7. zenbakia lehendik argitaratua zegoen baina euskarazko hau ez da haren itzulpena, baizik eta beste obra bat, euskal testuak zuzentzeak dakartzan zailtasunetan laguntzeko berariaz ondua.
Zientziak ebaluatzeko PISA eredua aurkezten zaigu. Edukiak, testuingurua eta zientzia prozesuak neurtzen dituen gaitasun zientifikoa azaltzen zaigu. Iruzkinez lagundutako galdera dezente eskaintzen dira eta baita ereduak berak eragindako iradokizunak ere.