Azken argitalpenak - Publicaciones
Dokumentazio didaktikoa Gaia duen edukia.
583/2002 eta 527/2002 ebazpenak ageri dira; hain zuzen ere, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako arlo guztietan ulermenezko irakurketa eta berariazko hiztegiak lantzeko argibideak ematen dituztenak. Halaber, Ulermenezko Irakurketaren Nafarroako Planaren oinarrizko printzipioak jasotzen dira.
Liburutegiak kudeatzeko ABIES 2.0 programa jartzeko eta erabiltzeko gidaliburua da.
Faltzesko LHko ikastetxeko irakasleen esperientzia aurkezten zaigu. Eskola liburutegia erabiltzaileen prestakuntzarako eta Haur Hezkuntzatik DBHko 1. mailara unitate didaktikoak garatzeko gune bihurtzeko emandako pausoak azaltzen zaigu. Erantsitako DVDean, edukiari, sarrerari eta liburutegiaren antolamenduari buruzko antzezpena egiten da.
Lehen zatian, idazketaz eta "ongi idazteaz" ulertzen dugunari buruzko hausnarketa orokorrak biltzen dira. Bigarren zatian, berriz, idatzizko adierazpenean irakasleek eta ikastetxeek duten eginkizuna aztertzen da eta proposamen zehatzak eskaintzen zaizkie edozein arlotako irakasleei. Batik bat, eskolan ekoiztu ohi diren testuak lantzen dira.
Sailkapen Hamartarra Unibertsalaren berri eman, eta eskola liburutegia antolatzeko nola aplikatu behar den azaltzen da.
Irakurketari eta eskola liburutegiaren eginkizunari buruzko hausnarketaz gain, irakurtzeko ohiturak sortzen lagungarria izan daiteke. Eskola liburutegian antolatutako kulturako zenbait jardueraren garapena aurkezten du.
Presenta orientaciones para la aplicación en los centros de la O.F. 514/1994 en lo que se refiere a las medidas de atención a la diversidad que en ella se contemplan. En anexos se incluyen la O.F. y Resoluciones, así como un ejemplo de desarrollo horario.
Familiei zuzendutako proposamena da, liburutegi txiki bat egin dezaten. Oinarrizko eta aldi berean askotariko funtsek osaturiko liburutegiak testu liburuez bestelakoa izan behar duen arren, eskolako lanak egiteko lagungarria izan beharko du.
Eskola liburutegia aztertzeko eta ikertzeko baliabideak eskaintzen dituen gune gisa aurkezten zaigu. Hainbat ariketa eskaintzen dira, ikasleek liburutegiak eskainitako materialak, kontsulta liburuak, entziklopediak eta hiztegiak erabiltzen ikas dezaten.
Derrigorrezko irakaskuntzaren testuinguruan, gaztelania bigarren hizkuntza gisa irakasteko eta ikasteko curriculum proposamena eskaintzen zaigu. Helburu espezifikoak eta orokorrak, gaien araberako multzotan banatutako Lehen eta Bigarren hezkuntzarako edukiak eta ebaluazio irizpideak zehazten dira adibide jakin batzuen laguntzaz. Horrez gain, oinarri didaktikoak zein metodologikoak eta, Lehen eta Bigarren hezkuntzan BH/2ko programazio batean egin beharreko lanen proposamena egiten zaigu, hizkuntzaren lau trebetasunak aintzat hartuz, alegia: ahozko ulermena, irakurmena, ahozko adierazpena eta idatzizko adierazpena. Hainbat baliabide didaktiko proposatzen dira.