Azken argitalpenak - Publicaciones
Liburuxka-kartel honek bultza egiten du prentsa etxean irakurtzera, funtsezko bidea baita Bigarren Hezkuntzako ikasleen irakurmen gaitasuna finkatu eta hobetzeko.
El taller de cocina es la continuación de un trabajo que comenzó con el libro "Talleres: Una Metodología para la Diversidad" y continuó con los monográficos de: Encuadernación, Carpintería, Electricidad y Horticultura. Esta propuesta metodológica tiene un enfoque interdisciplinar, organizando el Taller de Cocina alrededor de unidades interdisciplinares con el resto de los materiales del Currículum.
Sarasateren biografia laburra da, Nafarroako musikari unibertsal hau nafar ikasleei hurbiltzeko asmoan egina. Horrez gain XIX. Mendeko musika giroa ere aurkezten zaie. Liburuarekin batera CD-ROM bat ere heldu da, biolibnista honen hainbat lanekin, batzuk berak jotakoak.
Nafarroako hezkuntzan erabilitako adierazle sistemaren berri ematen zaigu. Honako multzo hauetan banatuta daude: Testuinguru Adierazleak, Baliabide Adierazleak, Eskolaratze Adierazleak, Prozesu Adierazleak eta Emaitza Adierazleak.
Liburu honek jasotzen du zer bilakaera duen Nafarroako hezkuntza Sistemak 2007. urtean
Nafarroako Hezkuntza Sistemaren emaitzak gaurkotuta jasotzen dituen dokumentua.
Ingelesezko Hizkuntza gaitasuna; ahozko komunikazioa proban erabilitako lau sortak dira, A4 tamainan, inprimatzeko modukoak.
Nafarroako Ibilbide Literarioak programan parte hartzen duten ikasle guztiei ematen zaien kaiera da. Nafarroaz, bertako jendeaz, paisaiaz, historiaz, artez eta naturaz diharduten literatura pasarteek osatua da. Ilustrazio ugariz lagunduta ageri zaigu.
Unitate didaktikoak DBHko 2. kurtsoko bi gertaera historiko handi hurbildu nahi dizkie ikasleei, zeinaren eragina gaur arte iraun duen, nahiz eta Navas de Tolosako batailatik (XIII. mendea) zortziehun urte pasatu diren eta Albako dukearen soldaduek Nafarroa konkistatu zutenetik (XVI. mendea) bostehun.
Nafarroako Foru Erkidegoan aplika daitezkeen hezkuntza legeen bilduma jasotzen da. Hezkuntza orokorreko araudiari buruzko atalaz gain, irakaskuntza, ikastetxe, ikasle, ebaluazio, langile, euskara, unibertsitate eta bestelako gaiei buruzko araudia eskaintzen zaigu. Era berean, arauen eta oin orrietako oharren gaineko aurkibidea txertatu da.