Azken argitalpenak - Publicaciones
profesorado etiketa duen edukia.
Tutorearen lanari buruzko orientabide teorikoak eta hainbat eredu praktiko eskaintzen zaizkigu. Gaiaren arabera antolatuta daude, ikasleekin batera askotariko ekintzak egiteko aukera izan dezagun.
Blitz sail berdeko zenbaki berri honekin gure asmoa da beste ekarpen bat egitea irakasleek behar dituzten tresnak izan ditzaten beren ikasleekin bai liburutegian eta bai handik kanpora ere lan egiteko.
Musika hastapeneko sekuentzia proposamenak jasotzen ditu. Besteak beste, Orffen instrumentariumaren edo eskola musika-tresnen hastapena, musika hizkuntzaren hastapena eta koro, akordeoi, gitarra, piano eta biolinaren hastapena. Musika eskolei zuzenduta dago.
Gizarte Zientzietara Aplikatutako Matematikako ariketak eta galderak jasotzen dira, honako hiru multzo handi hauetan banatuta: Algebra, Analisiak eta Probabilitatea, eta Inferentzia Estatistikoa. Ikasgaia ematen duten irakasleei eta ikasleei zuzenduta dago.
CD que recoge los contenidos de las ponencias que se presentaron durante los días 27,28 y 29 de abril dentro del marco de las primeras jornadas sobre intercambio de experiencias docentes en las unidades de currículo especial (UCES), organiozadas por el CREENA.
Javier Izcue eta Ignacio Arangurenen antzeslana, Navarro Villoslada BHIko Antzerki Tailerrerako idatzia. Talde horrek 2008-2009 ikasturtean taularatu zuen. Hamar eszena beregain dira, zeinetan hainbat pertsonaia nerabek beren denboran gauza bat lehenbiziko aldiz egin zuteneko gorabeherak kontatzen dituzten. Liburuarekin batera, antzestaldi baten bideo grabazioa dakarren DVD bat ere badator.Horrez gain, antzeslana tutoretzan lantzen laguntzeko gida didaktikoa ere eskuragai dago, zeinak 2009-2010 ikasturteko Bizikidetza Kanpaina osatzen duen.
Prestakuntza ebaluazioa, ebaluazioa, eta behatzeko tresnei buruzko lana da. Sei proposamen didaktiko aurkezten dira behaketa aintzat hartzeko. Bibliografia ere jasotzen da.
Bitartekotza eta gatazken konponbideari buruzko testuliburu baten irakaslearen koadernoa da. Programazioa eta gida didaktikoa dauka. Berariaz pentsatua dago Hezkuntza Arretaren ordu-eremuan erabiltzeko, baina beste edozein testuingurutan berdin baliagarria izanen da.
Atzerritarrei gaztelania erakusteko materialaren berri eman, eta horri buruzko iruzkinak egiten dira. Materiala honako bost multzo handi hauetan banatuta dago: gaztelania haurrei erakusteko materialak; gaztelania gazteei eta helduei erakusteko materiala; gaztelania gazte eta heldu alfabetatu gabeei erakusteko materiala; irakasleei laguntzeko materiala; eta azkenik, gaztelaniaren irakaskuntzarako baliabideak eskaintzen dituzten web orrien helbideak.
Gure gizartean matematikak duen zereginari buruzko hausnarketa egin ondoren, liburuak Lehen Hezkuntzako ikasturteetan eta zikloetan hautemandako arazoak konpontzeko tailer baten eredua proposatzen digu, ikasgelan lantzeko hainbat jarduerekin batera. Halaber, CD-ROMa banatzen da askotariko jarduera eta proposamen didaktikoekin, euskaraz nahiz gaztelaniaz. Lehen hezkuntzako irakasleei zuzenduta dagoen arren, DBHko lehenengo ikasturteetarako ere baliagarria izan daiteke.